EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Eusko Gudarosteko kapitainaren ikurra

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/4262
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
9 x 3,5 cm
Data:
1936-1937
Describapena

Oihalezko pieza marroia, panazkoa. Gainean, hari gorriarekin brodatuta, hiru barra horizontal daude eta haien gainean bost mutur dituen izar bat. 36ko gerran, armada errepublikanoko kapitain mailari dagozkio, kasu honetan, zehazki, Eusko Gudarosteko kapitainari.

Armadako jaka baten mahukaburuko ikurra, Luis Goñi Azpiazurena izan zena (Tolosa 1891 - 1984). Lanbidez medikua izan zen, eta Tolosan mobilizatu zuten, 1936ko azaroaren 1ean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Militarreko Zerbitzuan sartu zen, Gas kontrako Batailoiaren kapitain mailan, 3. taldea, 50.999 zenbakia.

Gerra bete-betean zela, eta Errepublikako Gobernuaren laguntza edukitzeko modurik gabe, Eusko Jaurlaritzak arlo guztietan antolatu behar izan zuen bere burua. Agirre lehendakariak, 1936ko urrian, bere gain hartu zuen Eusko Gudarostearen gorputza eratzea. Hain zuzen, gerra hasi zenetik sortzen joan ziren herri miliziak, indar politiko desberdinek sustatu eta antolatutakoak, elkartu zituen. Horrenbestez, euskal frontea 28 batailoi nazionalistak babestu zuten (22 EAJkoak, 5 ANVkoak eta 1 STVkoa) eta PSOE, UGT, CNT eta PCko 14 batailoik defendatu zuten. Herriak "gudari" esaten zien lehenbizikoei eta "miliziano" gainerakoei. Une horretatik aurrera, unitateek itxura militarragoa hartu zuten, hornikuntza eta uniformetasuna hobetzeari esker. Ohikoagoak egin ziren uhaleriak, kartutxo gerrikoak, altzairuzko kaskoak, eta atzerrian eskuratutako edo oihal egokiekin bertako lantegietan egindako berokiak, kapa mahukadunak, galtzak, kaki tonuetakoak. Miliziano bakoitzak, gainera, herrialdeko zamar koadrodun tipikoa eraman zuen, jertse iluna, panazko galtzak, mendiko botak eta txapel beltza. Jantzi horietan kokatu zituzten beren bereizgarri politikoak edo aginteko ikurrak.

Eraskuketak

Agirre lehendakaria eta haren Gobernuak / El Lehendakari Aguirre y sus Gobiernos. 1010-2010. , Escuela de Artes y Oficios. 1010/11/18-2010/12/15. 2010. , Ondare Aretoa-Sala Ondare. 2010/10/14-2010/11/14. 2010-2011. , Fadura Polikiroldegia / Polideportivo de Fadura. 2010/12/20-2011/01/09. 2011. , Gernikako Batzarretxea-Casa de Juntas de Gernika. 2011/01/13-2011/02/13. 2011. , Sala Kutxa Boulevard. 2011/02/17-2011/03/13.

2017-2018. Encartaciones. 1937. Itxaropena iñoiz ez da galtzen. Los últimos meses de la guerra civil en Euskadi. , Enkarterrietako Museoa - Museo de Las Encartaciones. 2017/06/22-2018/04/15.