Metalezko txapa edo plaka laukizuzena, alboetan ziriak eta atzealdean orratza dituena. Aurreko aldean, erliebean irarria, "Laurak Bat" armarria du (Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako armarriak hurrenez hurren dituzten lau eremu), eta haritz hosto baten ingurukiak inguratuta dago. Arauzko gerrikorako plaka bat da, Ertzañaren uniformeetan erabilitakoa.
1936an Autonomiako Euskal Estatutua aldarrikatu eta Eusko Jaurlaritza eratu eta gero, herri segurtasunaren arazoa ekintzako ardatz nagusietako bat bihurtu zen, eta, hartara, Barne Arazoetako Sailak, titularra Telesforo Monzon abertzalea zuena, Ertzaña sortzea bultzatu zuen. Infanteriako atal bat eta beste bat motorduna zituen, eta guztira 1.200 gizon inguru. Gerra amaituta, Ertzaña desegin egin zen, nahiz eta neurri hori ez zen inolako legezko arautan jaso, erregimen frankistak eratze hori inoiz egin ez balitz bezala jokatu baitzuen.
Agirre lehendakaria eta haren Gobernuak / El Lehendakari Aguirre y sus Gobiernos. 2010. , Ondare Aretoa-Sala Ondare. 2010/10/14-2010/11/14. 2010. , Escuela de Artes y Oficios. 2010/11/18-2010/12/15. 2010-2011. , Fadura Polikiroldegia / Polideportivo de Fadura. 2010/12/20-2011/01/09. 2011. , Gernikako Batzarretxea-Casa de Juntas de Gernika. 2011/01/13-2011/02/13. 2011. , Sala Kutxa Boulevard. 2011/02/17-2011/03/13.