Liho naturalezko oihal gainean egindako lana, tafetazko ehuna, koloreetako hariekin. Puntu mota desberdinak ageri dira -zulo-brodatuak sorjetearekin, gurutzea, erara eta itzulitara, kate puntua eta lantzatua- mendel geometrikoak eta landare mendelak brodatzeko. Goiko idazkuna eta erdiko motibo figuratiboa laukizatzen dituzte. Idazkuna brodatzeko, zulo-brodatua sorjetearekin erabili da: "ESTE DECHADO LE HIZO / LUCIA DE LARRAGOITI". Eta gurutze puntua erabili da, baina alderantziz, lan horren makilatxo bertikalak erakutsita, hau aipatzeko: "SIENDO DISCIPULA DE DOÑA / ANGELA ELVIRA AÑO DE 1822". Erdiko motiboak gai berezi bat erreproduzitzen du: mahasti bat sarean, pertsona bat mahats uzta egiten, eta hondoan herri bat, non zuhaitz handi bat nabarmentzen den lehen mailan. Mota honetako lanak egiteak heziketako helburu nabarmena izaten zuen: neskatoek ikasi behar zuten, erakuskari desberdinak imitatuta, trebetasuna eta ezagutzak eskuratuko zituztela, gero etxeko jantzien eta jantzi pertsonalen ostilamendua egitean aplikatuko zituztenak, apaingarri eta dotoretasun moduan.
"Aprender a escribir bordando. Conferencia de María Teresa León-Sotelo Amat (Museo Textil de la Universidad Complutense de Madrid)"