EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

"Erabat suntsitutako automobila, Gerra Zibilean"

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
F-000822
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Negatiboa gelatinobromuro kristalean
Neurriak:
6,5 x 9 cm.
Kolore:
Zuri-beltza
Data:
1936
Garaia:
XX. Mendearen laugarren hamarkada
Describapena

San Juan Harria plazan, Irungo udaletxearen ondoan, 1936ko udan bonbardaketa batek suntsitutako auto baten irudia. 30. hamarkadako auto bat da, S.S matrikularekin [..] 36. Atzealdean, ezkerretara, 1564an eraikitako San Juan Harriaren zutabea ikusiko dugu, Irungo udaletxearekin multzo arkitektoniko bera osatzen duena. Autoa lurrez beteta dago, sua itzaltzeko jaurtikia segur aski. 1936ko uda da Errepublikaren aldeko Gipuzkoako kanpaina kokatzen den data, uztailaren 18ko matxinadak porrot egin ondoren. Abuztuaren 8an Irungo muga itxi zuten errepublikanoek bere posizioa defendatzeko; azkenean hiria erre zen eta errepublikanoek utzi zuten.

Multimedia galeria