EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Ehungailua

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
AAAA/0056
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Ehungailu
Sailkapena:
Neurriak:
A = 240 cm; L = 161 cm; An = 123 cm
Data:
1870
Describapena

Artisau-eran egindako makina, irazki-hari baxuko ehungailu horizontala esaten zaiona. Elementu hauek ditu: armazoia, enjulioak edo zutoinak, irazki-harien bi koadro, bi pedal, anezka, tamaina txikiko lau orrazi eta zintzilik dagoen pila bat, alboetan kutxatilak dituena anezkarako. Ez du bankurik. Ehungailua irazkiarekin muntatuta dago, baina ezin izan zen martxan jarri erreserbarako desmuntatu aurretik. Elementu beregainak: hari-mozorkak dituen taula bat, aurre-orrazi bat.

Ehundegi honek ez du bankurik, Urizar baserrian zurezko apal zeihar bat zegoelako, 50 cm-ko luzera zuena gutxi gorabehera, hormari lortuta, helburu horretarako.

José Ciarrusta Inchaurberena (Ziarrusta Intxaurbe) izan zen (1851-07-11 / 1919), Dimako Santiago auzoko Azkunaga baserrikoa (Azkuna -- Azkune). Maria Ortuondo Yzarekin ezkondu zen (Dima, 1854-1893) lehenbizi eta bost seme-alaba izan zituzten. Bigarrenik, Valentina Echabe Añibarrorekin ezkondu zen (ikusi zuhaitz genealogikoa CACn). José eta Ceferino, lehen emaztearenak, eta León, bigarrenarena, ehuleak izan ziren: Ceferino Dimako Munitxa baserrian, José Zeanurin (hara ezkondu baitzen) eta León aitaren baserrian.

Ehuleak ehungailu hau oparitu zion José Ciarrusta Ortuondo semeari (Dima, 1882-04-10 / Zeanuri, 1948), 1909an Zeanurira ezkondu zenean. Han, ehulearen familia-lanbideari jarraitu zion, Urizar baserrian, 1919 arte. Urte horretan, herriko arotzak egin zion beste ehungailu bat erabiltzen hasi zen, eta hau Museoari eman zion.

Eraskuketak

Euskal Oialak - Tejidos Vascos. Museo, novbre 1986 - enero 1987.

Vitoria y la Ilustración. Centro Cultural Montehermoso, Vitoria, marzo-mayo 1999.

Erreferentzia bibliografikoak

Euskal Oialak - Tejidos Vascos. Bilbao, Euskal Museoa - Museo Vasco, 1986.

Garmendia, J.A. El tejedor o auntzale , Cuadernos de Etnologia y Etnografía de Navarra , Año VII, nº 21. 1975.

Isazelaia, Jaione. Linua, Ehuna, Artilea. Bergara aldeko berbak eta lagintza zaharrak. Bergara, Bergarako Udala, 1997.

Multimedia galeria