EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Bataio gona

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
2010/0814
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
L= 105 cm: P= 43 cm; An= 20 cm ; An += 187 cm
Data:
Circa 1887
Describapena

Eskuz egindako jantzia, kolore naturaleko muselinazko ehunaz egindakoa. Eskote biribila du, bizkarraren erdian irekiera partziala (bi botoi zuloekin eta material berberaz estalitako botoiekin ixten dena), gerrian ebakia gonaren osaera banatzeko eta josturaren gainean lokarridun toles bat, behar bezala doitzeko. Gorputza zuzena da, eta enkaje brodatuko oihal tartekien zerrenda bertikal batzuk lotuz prestatutako paparrekoa du; gonak hegalak ditu, aurrealdean gona barren zabala duelarik, eta atzealdean izurrak. Gonako aurrealdea eta paparrekoa erdiko ardatz batetik abiatuz eginda daude (enkaje brodatuko oihal tartekia); bi aldeetan enkaje bereko oihal tartekia dago, muselinazko zatiak nerbio horizontalekin txandakatuz. Behealdean oihal tarteki bera azaltzen da, baina horizontalean, oinarrizko ehunarekin tartekatuz. Ehoziri laneko enkajea aplikatuz apainduta dago, kolore naturaleko hariarekin eskotearen ertzean eta gonaren aurrealdearen behealdean; era berean, enkaje brodatua du (paparreko ertzetan duen oihal tarteki bera) gonaren piezaren ertzetan eta haren behealdean. Ricardo Bastidaren emaztearen zena, Rosario Lezea Baltzolaren bataio gona; Arrabal de Binondon jaio zen (Filipinak) 1886an. Donato Lezea pilotuaren eta Victoria Gabriel Baltzola Arantzamendiren alaba zen. Ricardo Bastida (Bilbo, 1879-1953) udal arkitektoaren familia etxebizitzatik iritsi zen Museora, Bilboko Ertzilla kalearen 1.ean, 1. solairuan (Arbolantxa-alde).

Erreferentzia bibliografikoak

VV.AA. Ricardo de Bastida, arquitecto. Bilbao, Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarro. Delegación de Bizkaia , 2002.

Multimedia galeria