Baldomero Espartero jeneralak posatzen du argazki estudio batean militar jantzian eta gala-sablea eskuan duela. Eskuinean eta aulkitxo baten gainean, haren kapela militarra ageri da. Erretratua lehen gerra karlistaren ondoko urteetan hartu zen, eta Esparterok berak Fermin Lasala jaunari eskainita dago. Fermin Lasala diputatua eta senataria izan zen, eta 1879an Sustapen ministroa eta geroago Espainiako enbaxadorea Parisen eta Londresen. Espartero jenerala, bere aldetik, ibilbide militar luze eta arrakastatsuaren ondoren, bigarren gerra karlistaren amaiera itunaren sinatzailea izan zen, Maroto jeneral karlistarekin batera, 1839ko "Bergarako besarkada" hartan.