Zurezko inguru batek eratutako lanabesa, zirkulu formakoa eta bere gainean iltzatua. Iltzeen bidez, larruzko oinarri bat lotzen zaio, zulo zirkularrak dituena, zirkulu zentrokideak eratzen dituztela kokatuta daudenak. Aleak bahetzeko balio du. Zeanuriko J. Aguirre (1900-1920) gozotegi, kandela denda eta txokolate lantegikoa da. Agirre hil zenean Confitería y Ultramarinos Vda. e Hijos de J. Aguirre izena hartu zuen, eta hirurogeiko hamarkadan itxi zituen ateak.