EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

ARTAGAN MENDI-ren uretaratzea

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-1112
Objektua:
Neurriak:
Argazkia: 16cm x 21,6cm Markoa: 28cm x 33,9cm
Gaia:
Data:
1917ko ekainaren 9an
Describapena

Zuri beltzeko argazkia, markoarekin. Deustu (Bilbao) aldetik ateratako ikuspegia da. Euskalduna ontziolan Artagan Mend i ontzia uretaratzen ari den momentua irudikatzen du, 1917an. Argazkian jende multzo handia ageri da uretaratzea ikusten eta Euskalduna ontziolako eraikinak ikus daitezke. Ontziaren ezaugarriak: luzera 121,91m/ / zabalera 16,3 m / altuera 9,5 m. Kroskoa: altzairua. Erregistro gordina: 5781; erregistro netoa: 3409. Artagan Mend i Sota eta Azna ontzi-enpresaren hirugarren eskola ontzia izan zen eta karga lehorra garraiatzeko 4 sotodun ontzi mota konbentzionala. Bilbon eraikia izan zen 1917an, Euskalduna ontziolan. Bere uretaratzea gertakaera handia izan zen Bilbon, 30.000 lagunetik gora bilduaz. Ordurarte uretaratutako ontzirik handiena izan zen. 1939tik aurrera Monte Nuria izenarekin nabigatu zuen, 'tramp' ontzi gisa. 1964an desegin zuten Santurtzin. Argazkia Itsasmuseumeko erakusketa iraunkorrean erakusgai egon zen 5. nabean, eskola ontziei eskainitako gunean.

Multimedia galeria