EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

'Oaxaca' posta ontziaren erretratua

Yorke, Willian Howard

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-2
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Ontzi erretratua
Teknika eta euskarria:
Olioa mihisean, markoarekin
Neurriak:
Mihisea: 71,5 x 91,5cm (L/Z) Markoa: 77 x 107,5cm (L/Z)
Data:
1884
Garaia:
XIX. Mendea
Sarrera-data eta -datuak:
2002ko maiatzak 17
Kreditua:
Itsasmuseum Bilbao - Julia Leonor Larrañagaren dohaintza, 2002
Describapena

Koadroak Oaxaca posta-lurrunontzia irudikatzen du, itsaso zabalean nabigatzen, ababorreko aldetik ikusita. Ontzia zehaztasun handiz erreproduzituta dago, bai bere proportzioetan bai eraikuntza-xehetasunetan. Bereziki nabarmentzen dira ontziaren propultsio mistoaren ezaugarriak, XIX. mendean belazko nabigaziotik lurrun bidezko nabigaziorako trantsizioaren erakusgarri direnak: batetik, lurrun-makinaren tximiniak, eta, bestetik, bi mastak eta haien bela-aparejua, haizearen indarra baliatuz propultsio mekanikoa osatzeko erabiltzen zena. Egileak xehetasun handiz irudikatu ditu, halaber, ontziaren kroskoa, kubierten antolamendua, salbamendu-txalupak eta kubiertako gainerako elementuak, William Howard Yorkeren ontzi-erretratuetan ohikoa den zehaztasunez. Lurrunontzia olatu ertaineko itsasoan barrena doa, aparrezko gandorrek eta ur gaineko islek mugimendua emanez eszenari. Lana pintzelkada xehe eta zainduarekin egina dago, eta urdin, berde eta okre tonu nagusien paleta batek zehaztasun dokumentala eta sentiberatasun artistikoa uztartzen ditu.

Obra «W. H. Yorke, 1884» sinaduraz eta dataz dago markatuta, beheko eskuineko angeluan.

Oaxaca Compañía Mexicana Transatlántica konpainiako posta-lurrunontzia izan zen. A Coruña eta Habana arteko itsasaldia hamaika egun baino gutxiagoan burutu zuen lehen ontzia izan zen, Tiburcio Larrañaga bilbotar kapitaina agintean zuela. 1887an La Veloce itsas konpainia italiarrak erosi zuen, eta Duca di Galliera izena jarri zion. Bere ibilbidea 1906an amaitu zen, Genovan desegin zutenean.

Multimedia galeria