EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Maria Kristina erregina

Uranga, Pablo

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0261
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Mihise gaineko olio pintura
Neurriak:
226 x 165 cm
Gaia:
Data:
1929-1930 ingurukoa
Kreditua:
Arabako Foru Aldundia
Describapena

Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoaren erretratua (Txekiar Errepublika, 1858-Madril, 1929), Elisabet Austria Este Modenakoaren eta Karlos Fernando Austriako artxidukearen alaba. Alfontso XII.aren bigarren emaztea izan zen, eta hura hil zenean, 1885ean, Espainiako erregina erregentea izan zen, Alfontso XIII.a semearen erreinura arte, 1902an. Lotura estua zuen Gipuzkoako hiriburuarekin, bertan egonaldiak egiten baitzituen udan.

Autoreak, Pablo Uranga artista arabarrak, Donostiako Udalak sustatutako lehiaketa batean aurkeztutako erretratua da, erregina 1929an hil ondoren. Zutik ageri da, soineko luzearekin eta katazuri kaparekin; eskuetako bat mahai txiki batean dauka jarrita, eta, aldi berean, koroari eta zetroari ere eusten die, erregeordealdian izan zuen betebehar garrantzitsua nabarmenduz. Atzealdean Donostiako badia ikusten da, iluntzean. Lan honek interes handia piztu zuen margolariarengan, eta lanaren bozetoak ere gorde dira, arkatzez zein olio pinturan egindakoak, konposizioa angelu desberdinetatik sortuz. Sariketa, azkenean, Elías Salaverría gipuzkoarrak irabazi zuen.

Pablo Uranga (Gasteiz, 1861- Donostia, 1934) XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako euskal pinturaren artista aintzatetsia izan zen. Gasteiz, Jerez de la Frontera eta Madrilen ikasi zuen, eta 1888. urte inguruan Parisera joan zen. Garai hartako abangoardia zuzen-zuzenean ezagutu zuen. Izaera malenkoniatsua zuen, eta ez zuen nabarmendu nahi; horren ondorioz, mende amaieran lehenengo Elgetan (Gipuzkoa) eta ondoren Gasteizen bizi izan zen 1918. urtera arte; gero Donostiara joan zen, eta han zendu zen. Pintore modura genero guztiak landu zituen, baina ohituren pinturetan nabarmendu zen batez ere, eszena herrikoietan, etab. Pintore apasionatua izan zen; kolorearen erabilerak marrazketak baino gehiago kezkatzen zuen, eta Parisen emandako egonaldi luzean arte abangoardiak ezagutu zituen. Eragin hura jaso bazuen ere, estilo propioa garatu zuen; tradizio klasiko espainiarraren eragin handia zuen, baita XIX. mendeko beste pintore batzuena ere, tartean Goya, Eugenio Lucas edo Alenzarena.

Eraskuketak

1949. Exposición de pintura antigua. Donostia, Aranaz Darras aretoak. 1949/12/01-1949/12/31.

1963. San Sebastián a través de su historia. Donostia, Udal Arte Aretoak. 1963/05/11-1963/09/11.

1984. Pintura alavesa contemporánea I: exposición antológica. Gasteiz, San Prudentzio Aretoa. 1984/09/22-1984/10/16.

Erreferentzia bibliografikoak

De Guipúzcoa. Concurso de cuadros en el retrato de la reina María Cristina , Diario de Navarra . 15/09/1929.

Exposición de Pintura Antigua [cat.]. San Sebastián, Gráficas Donosti; Salas Aranaz Darras, 1949, s/p.

Guía catálogo de la exposición "San Sebastián a través de su historia" [cat.]. San Sebastián, Comité Ejecutivo de las Conmemoraciones Centenarias de la Reconstrucción y Expansión de la Ciudad 1813 - 1863 - 1963, 1963, il. b/n. p. 132

BEGOÑA, Ana de; BERIAIN, Mª Jesús; MARTÍNEZ DE SALINAS, Felicitas. Museo de Bellas Artes de Álava. Vitoria-Gasteiz [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1982, p. 273

Pintura alavesa contemporánea 1 (Hasta 1960): exposición antológica [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Caja Provincial de Álava, 1984, il. col. nº 10

SÁENZ DE UGARTE, José Luis. Amárica y Uranga en la primera sala de la historia pictórica alavesa , Deia . 03/10/1984.

ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Pablo Uranga [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 1992, p. 49, il. b/n. p. 245

ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Pablo Uranga [cat.]. Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, Obra Cultural Kutxa, 1992, p. 49, il. b/n. p. 245

Arte vasco hasta los años cincuenta en los fondos del Museo de Bellas Artes de Álava. Colección Pública III [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 1994, p. 211, il. col. p. 113

Arte vasco hasta los años cincuenta en los fondos del Museo de Bellas Artes de Álava [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2001, p. 278, il. col. p. 158

FORNELLS ANGELATS, Montserrat. Arabako Arte Ederren Museoa. 2006-2007an eskuratutako lanak = Museo de Bellas Artes de Álava. Adquisiciones 2006-2007 [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2008, il. col. p. 28

ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Pablo Uranga. Elgetako bohemioa = El bohemio de Elgeta [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2012, p. 64, il. col. p. 65

URDIAIN MARTÍNEZ, María Camino. La Casa Palacio de Provincia. Diputación Foral de Álava 1844-2019. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava; Juntas Generales de Álava, 2019, il. col. p. 219

Interneteko baliabideak

"Pablo Uranga Díaz de Arcaya [Biografía RAH]" [Kontsulta: 14/10/2022]

"Pablo Uranga [página web Museo BBAA de Álava]" [Kontsulta: 14/10/2022]

"Uranga Díaz de Arcaya, Pablo [Arteder. Museo de Bellas Artes de Bilbao]" [Kontsulta: 14/10/2022]

"Uranga Díaz de Arcaya, Pablo [Auñamendi]" [Kontsulta: 14/10/2022]

"Uranga Díaz de Arcaya, Pablo [Museo del Prado]" [Kontsulta: 14/10/2022]

"Reproducción de una pintura del retrato de la reina María Cristina [Photo Araba]" [Kontsulta: 15/12/2022]

Dokumentuak

Multimedia galeria