Beltzean eta urdinean inprimatutako irarlana. Kale bat ageri da irudian, eta hartan, guztira, zortzi emakume dabiltza. Denek daramatzate, edo besoetan edo buru gainean, erretilu moduko saskiak, pentsatzekoa denez, arraina eramateko. Hondoan, kalearen erdian, doluzko xala jantzita duen emakume bat dago.
Erreprodukzio modernoa, 1970eko hamarkadan egindakoa Regoyos margolariaren alaben aginduz. Zehazki, "País Basco, Croquis de Album" izenburua zuen eta 15 litografia zituen album batekoa zen litografia baten erreprodukzioa da. Album horrek 1897ko data zuzen eta Tolosan estanpatu zuten, Artes Gráficas Federico Alvarez lantegian. Albuma Darío de Regoyos margolari ezagunak egindakoa zen. Regoyos aitzindaria izan zen inpresionismoan Espainian, eta denboraldi luzeak egin zituen Euskadin, non aldi batez bizi izan zen. Hori dela-eta, bere lanetan ugariak izan ziren euskal gaiak.
Estanparen arloan egin zuen lehen lana izan zen album hau, eta bertan bildutako eszenek Euskadiko ohiturak eta eguneroko bizimodua irudikatzen dituzte. "España negra" lanaren gaian sar daitezke, baina, hala ere, aisiako eszenak ageri dira eta aurreratzen dute laster utziko zela sail hori. Ez dakigu ziur albumak zenbateko argitaraldia izan zuen hasieran; dena den, badakigu 15 ale saldu zirela Bartzelonan, zenbait Euskadin eta margolariak batzuk oparitu zizkiela lagun artistei.
VVAA. Darío de Regoyos (1857-1913). La aventura impresionista. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013.
Dario de Regoyos. Donostia-San Sebastián, Kutxa Fundazioa, 1994.