'Deusto' ontziaren maketa erdia ispiluarekin, kristalezko zirkuluerdi-formako bitrinan. Ontziaren ezaugarriak: luzera 78,9 m / zabalera 11,3 m / altuera 5, 9 m. Kroskoa: altzairua; Erregistro gordina: 1626 tona; Erregistro netoa: 1146 tona. Baporezko lurrunontzia, Ingalaterran eraikia izan zen 1897an Sir Raylton Dixon & Cº ontziolan Sota y Aznar Taldearentzat. Berarekin 'Compañía Anónima del Vapor Deusto' Konpainia sortu zuten. 1901ean Ybarra y Cía ontzi-konpainiari saldu eta Cabo Santa Pola izena ipini zioten. 1933an desegin zuten.