Jesus Olasagasti bere garaiko gipuzkoar artista oparoenetako bat izan zen, bai bere estiloagatik, bai abangoardia artistikoen ezagutzagatik. Bere ibilbidea eragin neokubistako lehen etapa batetik surrealistago batera igaro zen, eta 1939tik aurrera erretratuari arreta berezia eskaintzen zion kutsu tradizionaleko pintura bat egiten amaitu zuen. Adibide on bat museoko bildumako Madame erretratua litzateke. 1947ko data du, artistaren heldutasun betean, eta garai hartako burgesiaren ordezkari argi bati heltzen dio, sorbaldarik gabeko galazko soinekoa, xala eta ilea bilgarri batean orraztuta dituela.
Juan de Tellaeche eta Ascensió Martiarenarekin pintura-ikasketak hasi ondoren, Madrilera joan zen Vazquez Diazen tailerrean ikasten jarraitzera. 1926an Italiara bidaiatu zuen Juan Cabanas Oteiza eta Flores Kaperotxipirekin, eta han Quattrocentoko artistekiko interesa agertu zuen. Urte horretan bertan, bakarkako lehen erakusketa egin zuen Bilbon "Euskal Artisten Elkartearekin".
1937an Parisko Espainiar Pabilioiko erakusketan parte hartu zuen. Vértice y Escorialen kolaboratzaile izan zen, Prentsa Ordezkaritza Nazionalaren argitalpenetan. 1945ean, Madrilen, bakarkako erakusketa bat egin zuen Escorialeko aretoetan; geroago, 1946an eta 1947an, Bilbon erakutsi zuen bere lana, eta 1951n, Madrilen, I. Bienal Hispanoamericana de Arte erakusketan parte hartu zuen.
2003-2004. Arabako Arte Ederren Museoa. 2003ko eskuraketa berriak. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2003/12/16-2004/02/22.
2007. Jesús Olasagasti. Donostia, Boulevard Kutxa aretoak. 2007/10/30-2007/12/09.
Arabako Arte Ederren Museoa. 2003ko eskuraketa berriak = Museo de Bellas Artes de Álava. Nuevas adquisiciones 2003 [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2003, il. col. p. 66
Jesús Olasagasti. 1907-1955 [cat.]. San Sebastián, Fundación Kutxa, 2007, il. col. p. 109
Catálogo de la VIII Exposición de Artistas Noveles de Guipúzcoa 1928. San Sebastián, Diputación Foral de Guipúzcoa, 1928.
Exposición de retratos de D. Jesús Olasagasti [cat.]. San Sebastián, Círculo de San Ignacio, 1950.
ARAMBURU GIL, Nekane. "Los primeros espacios alternativos en el País Vasco: los proto-espacios", Ars Bilduma , 14. 2024. 19-34. PP. 21-24
"Jesús Olasagasti Irigoyen, pintor de retratos [Artículo Euskonews Auñamendi]" [Kontsulta: 16/12/2021]
"Jesús Olasagasti Irigoyen [Biografía RAH]" [Kontsulta: 16/12/2021]
"Olasagasti Irigoyen, Jesús [Auñamendi]" [Kontsulta: 16/12/2021]