'Gorliz' ontziaren itsas modeloa ispilu gainean itsatsita eta bitrinan sartua, paretan jartzeko euskarriarekin. 'Gorliz' ontzia Ingalaterran eraiki zuten 1891ean, 'Salisbury' izenarekin. Karga lehorra garraiatzeko ontzi mota konbentzionala izan zen, 4 sotoduna. 1900ean Sota eta Aznar taldeak erosi zuen, 'Gorliz' izena aldatuz. Taldeak izan zituen 25 baporezko konpainietako bat izan zen: Compañía Anónima del Vapor Gorliz. 1917an Sota eta Aznar ontzi-enpresara pasatu eta 'Astondo Mendi' izen berria jarri zioten. 1929ko martxoan ikatz-pontoi bilkatu zuten Saguntoko portuan zerbitzu eskaini zezan. Hurrengo urtean desegin zuten Saguntoko portuan.