EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Ilarduiako Belzeburen mentsula

Izengabea - XIII. mendea

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0180
Objektua:
Egileak:
Teknika eta euskarria:
Kareharri landua
Neurriak:
35 x 31 x 25 cm
Estilo:
Data:
XIII. mendea
Sarrera-data eta -datuak:
1999. Gasteizko Elizbarrutiko gordailua. San Migel Parrokia, Ilardiua (Araba)
Kreditua:
Gasteizko Elizbarrutia. San Mikelen parrokia. Ilarduia (Araba)
Describapena

Gizaki bat jaten ari den munstro baten burua irudikatzen du. Piztiak hazpegi eskematikoak eta geometrizatuak ditu, eta nabarmentzekoak dira aho izugarria, hortz zorrotzak, begi irtenak eta belarri puntazorrotzak. Ahoren barrualdetik gizon baten enborra ateratzen da, hori ere zizelkatze sinplekoa eta begi handikoa. Gizonak besoez eusten die munstroaren hortzei eta, bere burua defendatzeko ahaleginean, munstroak ahoa itxi ez dezan saiatzen da. Goialdean idazkun bat dago (IN BELZEBV) Beeltzebub, deabruen printzea, identifikatzen duena, eta beraz, eskulturak irudikatzen du bekatariek, kondenatuak izan ostean zigorra sufritzen dutela eta deabruak fedegabeak irensten dituela. Fantasiazko eta beldurrezko irudikapen mota hau ohikoa zen elizen kanpoaldeetan, fededunek ongi ikusteko, eta helburu moralizatzailea zuten. Kasu honetan, irudiak mentsula batean egin ziren, hegalei eusteko erabiltzen zen elementu arkitektoniko batean, baina ez dago jada bere testuinguruan, ez baitakigu zein elizatan zegoen kokaturik zehazki. Ilarduiako auzokideen ahozko tradizioaren arabera, Artzanegiko baselizakoa da eta urteetan izan zen Ilarduiako San Martin parrokian. Estilistikari erreparatuta, tailua ingurune arkitektonikora egokitzen da, figurak eskematizaturik daude, naturalismotik urrun, eta hazpegien eta espazioaren bolumena gutxi landu da. Ezaugarri horiek guztiak arte erromaniko berantiarrarenak dira, XIII. mendekoak, Arabako landa ingurunean garrantzi handia izan zuen estilokoak.

Eraskuketak

2005-2006. Mezu gurutzatuak. Denboraren esparruan errealitatearekin mintzatuz. Gasteiz, Artium. 2005/03/16-2006/02/12.

2019. Heriotza. Donostia-San Sebastián, San Telmo Museoa. 2019/03/12-2019/05/26.

Erreferentzia bibliografikoak

PORTILLA VITORIA, Micaela J. Catálogo Monumental Diócesis Vitoria: La llanada alavesa oriental y valles de Barrundia, Arana, Arraya y Laminoria. Vitoria-Gasteiz, Gasteizko Udal Aurrezki Kutxa, 1982, 503 or.

CALLEJA ANSÓTEGUI, Zoilo. Harriaren Saila , En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; Arantza DABOUZA SALCEDO (coord.). Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Vitoria-Gasteiz: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa . 1999, pp. 94, 104, il. col. 105

Mezu gurutzatuak: denboraren esparruan errealitatearekin mintzatuz [katalogoa]. Vitoria-Gasteiz, Artium, 2005, 100-101, 178 or., 101 or. il. kol.

GARCÍA GUINEA, M. A.; J. M. PÉREZ GONZÁLEZ (zuzendaria); LÓPEZ DE OCÁRIZ ALZOLA, José Javier (koordinatzaile zientifikoa). Euskal Erromanikoaren Enziklopedia . Aguilar del Campoo, Santa María la Real Fundazioa Erromanikoaren Ikasketa Zentroa, 2011, 1579-1580 or., 1580 or. il. kol.

ACHÓN, José Ángel. Heriotza. Erakusketa baterako argudioak. Donotia-San Sebastián, Donostia Museoa-Donostia Kultura, 2019, 20-21, 173 or.

ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa eta haren bilduma. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2020, or. 42-43, ir. kol. or. 42

Interneteko baliabideak

"Web. Arte Sakratuaren museoa. Vitoria-Gasteiz" [Kontsulta: 2023/05/05]

Dokumentuak
Jatorria

Arzanegiko edo Lezeako San Pedro ermita, Ilardiua, Araba Ilardiuako San Migel parrokiara lekualdatzea, Araba 1999. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordailua

Multimedia galeria