EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

1835ko setioetan Bilbo defendatzaileek omentzeko monumentuaren proiektuea

Imprimerie Lemercier et Cie (Paris)Piedra, L. P. de laLafossecirca 1865

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/2179-1
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
LITOGRAFIA
Gaiak:
Neurriak:
30 x 23 cm.
Data:
circa 1865
Describapena

Irudi litografikoa, ohitura klasikoaren arabera jantzita dauden emakume batzuen irudia erakusten duena. Monolito baten ondoan daude eta zenbait sinbolo dituzte (armak, kasketak, armarriak, banderak...), lehen karlistaldian, 1835ean, Bilbo Hiriari ezarri zioten lehen setioari dagozkionak eta Milizia Nazionalak, hau da, zibil boluntarioek hiria defendatzean izan zuten eginkizunari dagozkionak. Badirudi lehen karlistaldiko setioetan Bilbo defendatzen aritu ziren biktimak omentzeko monumentu edo mausoleo bat eraikitzeko aurkeztutako proiektuetako irudi bat dela. Azken setioa amaitu eta handik laster sortu zen ekimen bat izan zen monumentu hori eraikitzea (1837ko urtarrilaren 3ko Errege Dekretua). Hasiera batean, San Agustin komentuko orubean eraikitzea pentsatu zen, baina atzeratzen joan zen 1865-1866 arte, eta orduan erabaki zen biktimen gorpuzkinak Mallonako hilerrira eramatea. Era berean, Mallonan bertan mausoleoa eta monumentua eraikitzeko proiektuen lehiaketarako deia egin zen.

Eraskuketak

1987-1988. 1986.ko Eskuraketak / Adquisiciones 1986. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 1987/11/12-1988/01/10.

Multimedia galeria