Koloretako litografia, orrialde bikoitzean, goiburuan jatorrizko argitalpenaren izena duela, "La Madeja", eta oinean izenburua, "Viva la Guerra". Hezurdura hegodun baten irudia ageri da, eskuetan sega duela eta "1875" urtea oinean. Hirugarren karlistaldian Espainian nagusi zen heriotza eta hondamendia sinbolizatu nahi ditu. Atzealdean, testuak daude inprimatuta, egunkariaren izenburua eta zenbait artikulu barnean hartuta, hiru zutabetan kokatuta. Irudi kritiko eta satiriko hau "La Madeja" izaera liberaleko egunkarian eman zuten argitara. III. urtekoa, 17. zenbakikoa, 1875eko urriaren 30ekoa da alea.