EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Santa Maria Katedraleko kutxatila

Granda, Félix - 1925

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0098
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Zilar urreztatua, harribitxiak, marfila eta esmaltea
Neurriak:
30 x 29 x 15 cm
Data:
1925
Sarrera-data eta -datuak:
1998. Gasteizko Elizbarrutiko gordailua. Santa Maria Katedrala, Gasteiz
Kreditua:
Gasteizko Elizbarrutia. Santa Maria Katedrala. Vitoria-Gasteiz (Araba)
Describapena

Ostegun Santuko monumentuarentzat egindako kutxatila hau, urrezko zilarrez egindakoa da bozelduta eta zintzelatuta. Harribitxien inkrustazioak eta bolizko erliebeak ere baditu. Prisma-forma laukizuzena du, kapera baten modukoa bi isurialdeko teilatua duena. Alboetako atetxoak baten modukoak bi erremate laukizuzena dutenak eta horietako bat Guztiz Saindua kokatzeko erabil daiteke. Biak ere harribitxiz gurututa dude eta erdialdean Jesusen irudi bat dago zerura igo zenekoa erliebean. Beheko aldean, berriz, soldaduak ageri dira hilobiaren gainean lo. Bestalde aurkako beheko aldean Ama Birjinaren jasokundea ikus dezakegu, apostuluak lagun dituela; goiko aldean, aldiz, bi aingeruak daramate. Horren gainean filakteria duten bi aingeru hegaldun daude zain Ama Birjinari harrera egiteko. Alboetako aldeetan laukizuzen luzanga direnetan antzeko dekorazioa du bozeldua eta zintzelatuta, landaredi-motibo eder lotuez. Erdialdean bi zerrendetan, bolizko profilak ditu. Goiko zerrendan hitu apostulu bustu daude eta behekoan hiru erliebe lauki handi baten barruan, medalloien bidez, Kristoren eszenak adierzaten dituztenak. Horietako batean, Kristo berpiztuta apostuluak ondoan dituela eta albokoetan Bibliako bi eszena. Aurkako aldeak banaketa bera du, hots, goiko zerrendan hiru apostulu-bustu eta behekoan Nekaldiko eszenak islatzen dituzten hiru erliebe. Horiek guztiak bozeldutako eta zintzelatutako motibo apaingarriaren artean daude. Telaitu moduko estalkia, lore zutoin eta elkarlotutako hostoz dago dekoratuta. Ertzetan harribitxiak ditu. Beheko zintzelatutako ertzeko zerrenda batek osatutakoak kutxatilaren lau aldeak inguratzen ditu. Pieza osoa elkarrekin lore txikiak osatzen dituzten harribitxiek apaintzen dute. Kutxatila bola-forma duten hankatxoak gainean dago. Madrilgo Arte de Granda tailerretan egin zen. Txertatuta dituen bitxiak Elvira Zulueta Ruiz de Gamiz andrearenak izan ziren, 1917an hil baitzen. Haren senarrak, Ricardo Augustin Ortegak, kutxatila hori Gasteizko Katedralari eman zion 1925ean, haren oinarriko inskripzioan agertzen denez. Egilearen marka kutxatilaren beheko aldean dago estanpatuta. Matka hori arrosa txiki eta F.G. inizialak idatzita dituen koadro txiki bat da. Bi aldeetan, berriz, erabilitako zilarraren legea marka, 916 (Rosa Martín, 1999)

Eraskuketak

2019-2022. Maria Immaculata Mater Ecclesiae. Gasteiz, Maria Sortzez Garbiaren Katedrala. 2019/10/07-2022/06/30.

Erreferentzia bibliografikoak

Obsequio valioso , El Heraldo Alavés . 14/01/1926, p. 2

MARTÍNEZ DE MARIGORTA, José. Nueva Catedral de Vitoria. Inauguración 24 septiembre 1969. Vitoria, Gasteizko Katedral Berriaren obra batzordea, 1969, 40 or. il.

MARTÍN VAQUERO, Rosa. Zilarraren Saila , En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; Arantza DABOUZA SALCEDO (coord.). Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Vitoria-Gasteiz: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa . 1999, pp. 209, 220, il. col. p. 221

AZKARATE GARAI-OLAUN, Agustín. Catedral de Santa María. Vitoria-Gasteiz: Plan Director de Restauración. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2001, 228 or., 228 or. il. kol.

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Kutxatila , Noticias desde el triforio , 5. 2013ko maiatza.

MARTÍN VAQUERO, Rosa. Jocalias artísticas del siglo XX: aportaciones al conocimiento de las obras del Taller madrileño de Félix Granda , En: Estudios de Platería San Eloy. Murcia: Universidad de Murcia . 2005, pp. 270, 274-278, il. b/n pp. 275 y 276

ARREGUI BARANDIARAN, Ana; Edurne MARTÍN IBARRARAN. El Palacio Augustín Zulueta. De residencia familiar a Museo de Bellas Artes de Álava. Arabako Foru Aldundia, 2016, 36-40 or., 39 or. ir. kol.

ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa eta haren bilduma. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2020, or. 90-91, 97, ir. kol. or. 97

BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Altxor bizia. Artea Vitoria-Gasteizko Santa Maria katedralean. Vitoria-Gasteiz, Santa Maria Katedrala Fundazioa, 2023, ir. kol. 43 or.

Lotutako erreferentzien zerrenda

DÍAZ QUIRÓS, Gerardo. Félix Granda Buylla y talleres de arte; un siglo de arte sacro en Asturias. Oviedo, Oviedko Unibertsitatea, 2005.

GONZÁLEZ MARTÍN DEL RÍO, Emilia. "Don Félix Granda y Buylla: un artista para una renovación litúrgica", Pax et Emerita. Revista de Teología y Humanidades de la Archidiócesis de Médida-Badajoz , vol. 8. 2012, pp. 167-212

GONZÁLEZ MARTÍN DEL RÍO, Emilia. "El archivo de los Talleres de Arte de Félix Granda y su aplicación al proceso creativo", Anales de Historia del Arte , 32. 2022, pp. 289-326

Interneteko baliabideak

"Fundación Félix Granda [página oficial]" [Kontsulta: 28/09/2021]

"Félix Granda [Wikipedia]" [Kontsulta: 17/10/2022]

"Web. Arte Sakratuaren museoa. Vitoria-Gasteiz" [Kontsulta: 2023/05/05]

"Elvira Zuluetaren kutxatila [Santa Maria Katedralaren Fundazioa]" [Kontsulta: 22/06/2023]

Dokumentuak
Jatorria

1926. Ricardo Augustin Ortegak (Elvira Zulueta Ruiz de Gamizen alarguna) dohaintza Santa Maria Katedralari, Gasteiz 1998. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordailua

Multimedia galeria