EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Pistola erdiautomatikoa, Llama Especial III-A modelokoa

Gabilondo y Compañía

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
02825
Objektua:
Sailkapena:
Gaiak:
Neurriak:
Kanoiaren luzera: 94 mm Luzera osoa: 160 mm
Funtzionamendu sistema:
Browning morroilotze klasikoa. Katebegi bidezko kanoi baskulatzailea. Kanoiaren itzulera labur bidezko irekiera
Data:
1962
Garaia:
XX. Mendearen zazpigarren hamarkada
Describapena

Tiro egiteko sistema: Erdiautomatikoa. Ekintza bakuna. Kanpo-mailu kolpekaria.

Kargatzeko modua: 7 tiroko kargagailu ilarabakarra.

Segurtagailu-mota: Segurtagailu hegalduna; mailu kolpekaria eta lerragida blokeatzen ditu. Eskutoki-segurtagailua: tiragailua blokeatzen du. Mailu kolpekariaren erdiko posizioaren segurtagailua.

Kirten-azal mota: Kirten-azalik gabe.

Fitxa honetako modeloa ebakia dago, barnea erakusteko.

Lotutako erreferentzien zerrenda

Jose Luis Valenciaga Crucelegui eta beste batzuk. Armagintzaren Museoa Arma erakusketaren Katalogoa. Eibar, Eibarko Udala, 2027. 03369. 679.

Jatorria

LLAMA, Gabilondo y Cía. SA, firma armen fabrikazioan, bereziki arma motz erdiautomatikoak eta errebolberrak egiten jardun zuen enpresa izan zen. Bere hasieran, 1919an, Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatu zen, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Gasteizera (Araba) joan zen.

Eibarren sortu zuen Jose Gabilondok, "Gabilondo y Urresti" moduan, 1904an.

Behin Lehen Mundu Gerra amaituta,1918an, Gabilondo y Urresti ondoko Elgoibarko herrira joan zen eta bere izen soziala aldatu zuen; haren ordez "Gabilondo, Urresti y Cía" hartu zuen eta, geroago, "Gabilondo y Cía".

1932an, Gabilondo y Cía firmak "Llama" markaren erregistroa eskatu zuen, eta berori sekulako kalitatezko produzio batean erabili zuten, tartean errebolber oszilatzaileak eta "Colt 1911" motako pistola erdiautomatikoak zeudelarik. Hauetako bi, Llama Especial eta Llama Extra, biak 9 mm Luze kalibrekoak, 38 Super Auto eta 45 ACP, erreferenteak dira manufaktura eta ezaugarri bikainengatik.

Multimedia galeria