EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Errebolberra, Ruby Extra, ebakia

Gabilondo y Compañía

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
02789
Objektua:
Sailkapena:
Gaiak:
Neurriak:
Kanoiaren luzera: 127 mm Luzera osoa: 260 mm
Funtzionamendu sistema:
Ekintza bakuna eta bikuna. Danborra ezkerrerantz higitzen da.
Describapena

Tiro egiteko sistema: Ekintza bakuna eta bikuna.

Kargatzeko modua: Albo-lerradurako zilindroa. Danborra ezkerrerantz irekitzen da. Eskuz, 6 tiroko danborrean. Bala-zorroak erdiko baketaren eta izar-erauzgailuaren bidez kanporatzen dira.

Segurtagailu-mota: Segurtagailurik ez.

Kirten-azal mota: Intxaurrezkoa, karratutxoduna, Ruby marka beltzez eta urrez ezarria, eta torloju batez eutsia.

Anima rayada. Presenta alojado un cartucho metálico en el tambor, a modo de demostración. Proyectil ojival y cartucho metálico.

Lotutako erreferentzien zerrenda

Jose Luis Valenciaga Crucelegui eta beste batzuk. Armagintzaren Museoa Arma erakusketaren Katalogoa. Eibar, Eibarko Udala, 2027. 03369. 679.

Jatorria

LLAMA, Gabilondo y Cía, SA firma armen fabrikazioan, bereziki arma motz erdiautomatikoak eta errebolberrak egiten jardun zuen enpresa izan zen. Bere hasieran, 1919an, Elgoibarren (Gipuzkoa) kokatu zen, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Gasteizera (Araba) joan zen.

Eibarren sortu zuen Jose Gabilondok, "Gabilondo y Urresti" moduan, 1904an.

1915 urtean, Gabilondo y Urresti firmak "Ruby" markaren erregistroa lortu zuen, "Eibar" motako pistola erdiautomatikoen artean ospetsuena izatera heldu dena fabrikatuz eta komertzializatuz. Esperanza y Unceta markaren Victoria modeloaren eragin nabarmena zeukan, eta 7,65 mm (32 ACP) kalibreko 9 kartutxoko kargadore gaitasuna.

"Ruby" pistolak berehalako arrakasta izan zuen, eta urte horretan bertan, Lehen Mundu Gerra bete-betean, Frantziako Gobernuak hilero modelo honen 10.000 pistolako eskaera egin zion Gabilondo eta Urrestiri, bakoitza hiru kargadoren gehigarrirekin. Kopuru hori hirukoiztu egin zen handik hilabete gutxira, Italia, Errumania eta Greziako gobernuek egin zituzten eskarien ondorioz.

Eskaera handi horren aurrean, Gabilondo y Urresti enpresak Beistegui Hermanos, Victor Bernedo, Arizmendi, Zulaica y Cía., Alkartasuna SA bezalako Eibarko beste firma batzuen azpikontrataziora jo behar izan zuen. Gabilondo y Urrestiren baimenarekin, fabrika hauek Ruby modeloa ekoiztu zuten.

Behin Lehen Mundu Gerra amaituta,1918an, Gabilondo y Urresti ondoko Elgoibarko herrira joan zen eta bere izen soziala aldatu zuen; haren ordez "Gabilondo, Urresti y Cía" hartu zuen eta, geroago, "Gabilondo y Cía".

Multimedia galeria