EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Nire alaba

Fernández de Viana Sáenz de Ugarte, Lorenzo

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0982
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Brontze galdatua
Neurriak:
36 x 39 x 26 cm
Gaia:
Data:
1916-1920 aldera
Kreditua:
Arabako Foru Aldundia
Describapena

Lorenzo Fernández de Viana (1866-1929) joera tradizionalaren barnean sar genezakeen eskultore garrantzitsua da. Viana prestakuntza egokia jaso ondoren eta bere dohain ukaezinei esker eskultore bihurtzea lortzen duen artisauaren adibide ezin hobea da.

Lantziegon jaio zen laborarien familia batean, eta bere lehenengo artisautza prestakuntza (ebanista) Logroñon jaso zuen. Bi une ezberdinetan joan zen Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolara. Lehenengo unean (1883-1884ko ikasturtea) lanbidearen hastapenak jaso zituen, eta gero ebanista lan egin zuen garai hartan Arabako hiriburuan zegoen altzarigintza garrantzitsuan. Bigarren unean (1893-94 eta 1894-95eko ikasturteak) eskulturarako bideratuago dago, eta izan ere, 1898ko urtarrilean Madrilera joan zen, Aniceto Marinas Segoviako eskultorearen estudiora, Gasteizko Udalaren pentsioa lortu ondoren.

Horiek prestakuntza urteak zein lan urteak izan ziren Vianarentzat, ondoko obra garrantzitsuak egin zituela: Estibalizko Ama Birjinaren zaharberrikuntza (1897), Felipe Dugiolsen monumentua Tolosan(1901), Ramón Fernández de Piérola apezpikuaren bustoa (1904) edo Zulueta familiaren panteoia Gasteizko Santa Isabel hilerrian (1904).

1907an Gasteizko Udalaren beste pentsio bat lortu zuen, hasieran ukatu eta egunkarietan nolabaiteko polemika sortu ondoren. Horri esker, Parisera joan zen, Julian Akademiara, hain zuzen ere, eta bertan hiriburuko museo eta giro artistiko ezberdinak ezagutu zituen. Handik itzultzean, enkargu garrantzitsu batzuk jaso zituen, hala nola San Prudentzioren irudia basilikarako (1907), Job (1908) --horri esker, Arte Ederren 1907ko Erakusketa Nazionalean hirugarren domina eskuratu zuen- edo Bertuteak, lehengo apezpikutza jauregiko eskailera apaintzen zuena. Gasteizko Katedral berriaren obrak hastean, eskultore eta Modelatu eta Tailuaren Eskolako irakasle lan egiten hasi zen. Apezpikutzak eskola sortu zuen, gazteak katedrala eraikitzeko behar ziren tailu eta apainketa lan ezberdinetarako prestatzeko asmoz. Hala ere, Apraiz eta Luque obrako arkitekto zuzendariekin zein Cadena y Eleta apezpikuarekin izandako desadostasunek 1912an Argentinara joanarazi zuten, bertan geratu zela 1916ra arte. Urte horretan itzuli egin zen, baina Bilbon bizi izatea erabaki zuen, eta bertan hil zen 1929an.

Nere alaba eskultorearen lau alabetako baten erretratua da. Neska gazte bat irudikatzen du, ilea motots batean bilduta eta burua txapel batek estalita dituena. Artistaren eskulturaren kalitatearen adibide ona da, eta Vianak bere emakumeen irudi gehienetan erabili zuen edertasun klasiko eta lasaiaren aurpegia islatzearen berezitasuna du. Lan naturalista da, baina aldi berean xehetasun handiz eginda dago, soinekoaren lepoa apaintzen duten erliebeetan, txapelaren tolesean edo horren azpitik agertzen diren kizkurretan ikus daitekeen bezala.

Eraskuketak

2000. Vitoria nola Gasteiz. , Escaparates del centro de Vitoria-Gasteiz. 2000/06/24-2000/06/25.

2006. Eskulturen bilduma. Arabako Arte Ederren Museoa. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2006/07/04-2006/10/15.

2021-2022. Lorenzo Fernández de Viana (1866-1929). Arabako eskultorea. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2021/10/14-2022/03/20.

Erreferentzia bibliografikoak

MARTÍN DE RETANA, José María (dir.). Viana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1973-1983, il. col. p. 44

Arte vasco hasta los años cincuenta en los fondos del Museo de Bellas Artes de Álava. Colección Pública III [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 1994, p. 215, il. col. p. 122

ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Eskulturen bilduma. Arabako Arte Ederren Museoa [libruxka]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2006, il. col. p. 12

Colección de esculturas Museo de Bellas Artes de Álava = Eskultura bilduma Arabako Arte Ederren Museoa , Cultural Álava , 27. junio - julio 2006, il. col. p. 5

MARTÍNEZ, Juantxu. Lorenzo Fernández de Viana, un escultor por descubrir , Berberana , 246. Noviembre 2017, il. col. p. 12

ARCEDIANO SALAZAR, Santiago. El sfumato. El escultor Viana no fue profeta en su tierra , El Correo . 29/08/2021, p. 47

ALBERTUS, Ramón. Al rescate de Fernández de Viana, el escultor olvidado , El Correo . 15/10/2021, il. col. p. 48

ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Lorenzo Fernández de Viana (1866-1929). Arabako eskultorea. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2021, il. col. p. 114

GONZÁLEZ, Carlos. El Bellas Artes reivindica a Lorenzo Fernández de Viana , Diario de Noticias de Álava . 15/10/2021, p. 44

Lorenzo Fernández de Viana (1866-1929). Arabako eskultorea [libruxka]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2021, il. col. s/p.

ARCEDIANO SALAZAR, Santiago. El sfumato. El escultor Fernández de Viana en su contexto , El Correo . 06/01/2022, il. col. p. 40

Lotutako erreferentzien zerrenda

"Vitoria Nola Gasteiz. El centro de la ciudad se convierte en un museo al aire libre", Gaceta Municipal. Udal Kazeta. Vitoria-Gasteiz , 149. 24/06/2000. 3-4.

Interneteko baliabideak

"Al rescate de Fernández de Viana, el escultor olvidado [Prensa]" [Kontsulta: 15/10/2021]

"El Bellas Artes de Álava reivindica a Lorenzo Fernández de Viana [prensa]" [Kontsulta: 15/10/2021]

"Las esculturas de Lorenzo Fernández de Viana se exponen en el Bellas Artes" [Kontsulta: 15/10/2021]

"Fernández de Viana y Ugarte, Lorenzo [Biografía Auñamendi]" [Kontsulta: 18/10/2021]

"Lorenzo Fernández de Viana Sáenz de Ugarte [Biografía RAH]" [Kontsulta: 18/10/2021]

Dokumentuak

Multimedia galeria