Diptikoa. Barnekoa, estudiokoa. Jose Antonio Montero Arreguiren gorputz osoko erretratua. Lehen Jaunartzea egiteko marinel-jantzia darama (itsas blusa urdina, urre-koloreko botoiekin eta gorbata duen lepoarekin, galtza zuriak, eskularru zuriak eta zapata beltzak). Eskuineko eskuan, arrosarioa eta meza-liburua ditu. Jaunartzea Bilboko San Bizente Martiri parrokia-elizan egin zen. Argazkian ageri den mutila Antonio Montero Salcedo (1895) eta Juana Arregui Sabarteren ( 1903 - Bilbo, 1996) semea izan zen, eta lau anai-arreba izan ziren: Pablo (Baracaldo 1927), Elvira (Baracaldo 1930), Pili eta José Antonio. Pablo, ezkongabea, Bilboko Ercilla kalearen 6.ean bizi izan zen hil arte, amarekin, emailearen ahizparekin.