Bizkaiko golkoaren itsaso-karta, Arcachonetik Castro Urdialesera doana, 1583an Doetecum-ek grabatua eta Lucas Janszoon Waghenaer-ek egindako lanaren lehen ediziokoa, "Sphieghel der Zeevaert" (Nabigazioaren Ispilua), Leydenen 1584-85ean argitaratua eta hurrengo urteetan argitarapen ezberdinak izango zituena: 1586an (latinez), 1588an (ingelesez), 1589an (alemanez), 1590ean (frantsesez)... Lehenengo edizio hau, nederlanderaz eta hogeita hiru kartaz osatua (hamar iberiar penintsulari dagozkionak), ezagutzen den itsasoko lehen atlasa da eta, beraz, euskal kostaldeari buruzko lehen itsaso-kartaren aurrean gaude. Waghenaerrek egindako itsasoko kartografian, nahiz eta gaur egun kokatze eta proportzio akatsak aurki daitezkeen, XVI. eta XVII. mendeetan Ingalaterrako eta Herbeheretako itsas gizonen oinarri garrantzitsua izan zen, eta balio horren eraginaz Britaniako itsas giroetan itsaso-kartei "waggoners" deitzen zitzaien.
2003. Joan Fontcuberta. La isla de los vascos. , Artium. 2003/06/04-2003/10/05.
Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, p. 423