Arabako margolarien hainbat belaunalditan gehien eragin duen margolaria da Ignacio Díaz Olano. Artea irakatsi zuen nola bere akademia partikularrean hala Gasteizko Arte Ederren Akademian - gaurko Arte eta Lanbide Eskola - eta 1912 tik aurrera marrazketa irakasle jardun zen Instituto Orokor eta Tekniko eta Bigarren Hezkuntzakoan.
Hasieran Arte Ederren Akademian jaso zuen prestakuntza, eta 1877an Bartzelonako Lotjaren Ikastetxera joan eta han egon zen hiru urte. Marrazkilari eta ilustratzaile jardun zen El Danzarín aldizkari satirikoan eta, zuzendari artistiko berriz, La Ilustración de Álavan, 1877-1889 bitartean. Grina handiko Fermín Herrán izan zen Gasteizko bi argitalpen zuzendaria eta sustatzaile nagusia.
1894an Italiaran joan eta han geratu zen 1896 arte, han emandako denbora zedarria izan zelarik bere margolari jardueran areagotu egin zituen - eta bere lan esparruko gaiak, eta ez hori bakarrik, atmosfera argitasunari eta sotiltasun kromatikoari garrantzi handiagoa eman baitzion. Gero Gasteizera etorri zen, bertan geratu zen bizitzen behin betiko, eta Arka kalean ireki zuen bere lantegia.
Arte Ederren erakuskertan nazionaletan sarritan parte hartu zuen 1890tik 1917ra, hirugarren domina lortu zuen 1895ean eta bigarrena, berriz, 1899an eta 1901ean. La vuelta de la romería lanagatik 1904an egin zioten azkeneko ezagutza, zeina Mutrikun igarptako udetan margotu eta zeinari esker oherzko aipamena izan baitzuen. Hala ere, ez ditu maiz egin banakako erakusketak, eta batzuk nabarmendu behar izatekotan Bilbon Delclaux aretoan 1910ean egindakoa, eta Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan 1925ean eta 1934an egindakoak nabarmendu behar dira, non ikasle ohiek omenaldia egin zioten maisu gasteiztarrari.
Erretratua bere gazteroko lana da, Olanok 31 urte eskas zituenekoa. Carmen Morales de Arrieta irudikatzen da, sortzez gasteiztarra, eta landa mariskal eta azken karlistaldian Arabako gobernatzaile militar José Morales y Reynaren alaba. Gasteizko San Miguel elizan ezkondu zen 1890ean, erretratu baino urtebete lehenaho, Felipe Arrieta y Otazurekin, artistaren lagun eta babeslearekin, zeini diruz lagundu baitzuon Italiara egindako bidaian.
Carmen Morales berezko tamainan eta luzera osoan aheri da, sineko beltz dotore batekin zrinak kontrastea eragiten duen bi zatitan banatzen den hondoaren xalotasun eta argitasunarekin, hau da, alfonbraren zuritasunarekin eta horitasun argitsuarekin pintzelkada azkar batzuen bidez tratatuak. Hainbat xehetasun errealistak dira, esterako mahuken parpaila, bitxiako eta haizemailea, edo soinekoan orratzez hartuta koloreak, eta exhetasun handiagoarekin tratatuta daude, objektuen materialaren kalitatea nabarmenduz.
Modelo jardun zen zen beste margolan batzuetan, adibidez El restauranten, non albora begira ageri den Antonieta Proiettirekin hizketan; lan horretan agertzeaz gain artistaren beste obra batzuetan ere agertuko zen ziurrenik Díaz Olanok erretratuak egiteko zer gaitasun handi zuen erakusten du lan honetan, dotorea eta handia da eta, gainera, urte batzuen buruan Gasteizko burgesen margolari nagusia izan zen
2014. Bilbea eta hari askeak: euskal arteko bi bilduma elkarrekin solasean . Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2014/05/16-2014/10/19.
ARAMBURU, José Ignacio. Los impresionistas vascos , Boletín de Información Municipal Vitoria-Gasteiz , 54. Julio Septiembre 1985, p. 42
ARCEDIANO SALAZAR, Santiago. Ignacio Díaz Olano [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Fundación Caja Vital Kutxa, 2001, p. 178, il. col. pp. 177, 264
Ignacio Díaz Olano. Carmen Morales de Arrietaren erretratua = Retrato de Carmen Morales de Arrieta [hoja de sala]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2012, il. col.
ECHEAZARRA, Saioa. Las musas descubren su morada , El Correo . 19/05/2013, p. 8
Ignacio Díaz Olano. Retrato de Carmen Morales de Yaquero [tarjeta postal]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2013, il. col.
CANCHO, Rosa. Restauración en vivo. El Museo de Bellas Artes invita al público a ver "in situ" como se recompone "Amor en el bosque" de Díaz de Olano , El Correo . 08/02/2014, il. col. p. 9 [detalle]
Diálogo artístico. El Bellas Artes y el Reina Sofía unidos por el arte vasco , Diario de Noticias de Álava . 16/05/2014, il. col. portada
MANTEROLA ISPIZUA, Ismael. Bilbea eta hari askeak: euskal arteko bi bilduma elkarrekin solasean [kat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2014, p. 102, il. col. p. 103, pp. 104-105, p. 226, p. 229
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Paradisuko fruituak. Loreen eta lorategien margolaritza Arabako Arte Ederren Museoan [kat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2015, il. col. p. 33, pp. 146-147
A pinceladas , Aktual Araba , 69. Febrero 2016, il. col. p. 17
ARCEDIANO SALAZAR, Santiago. Ignazio Diaz Olano. Errealitaterako grina [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2017, il. col. p. 56
ARCEDIANO SALAZAR, Santiago. "Ignacio Díaz Olano (1860-1937), uno de los nuestros" en IX. Hitzaldi Zikloa. IX Ciclo de Conferencias. Celedones de Oro 2019. Vitoria-Gasteiz, Institución Celedones de Oro; Diputación Foral de Álava, 2020, il. b/n. p. 100
GARCÍA, Txenti; Camino URDIAIN. Los portadores del 5º Ministerio Doloroso , La Hornacina. Revista anual de la Cofradía de la Virgen Blanca , 11. 2020, il. col. p. 59
GONZÁLEZ DE ASPURU HIDALGO, Sara. Pequeña gran historia del Museo de Bellas Artes de Álava , La Hornacina. Revista anual de la Cofradía de la Virgen Blanca , 16. 2025, il. col. p. 17
"Ignacio Salvador Díaz Ruiz de Olano [Biografía RAH]" [Kontsulta: 08/02/2022]
"Díaz Olano, Ignacio [Museo del Prado]" [Kontsulta: 08/02/2022]
"Díaz Olano, Ignacio [Auñamendi]" [Kontsulta: 08/02/2022]