EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Compañía del Ferrocarril de Amorebieta a Guernica y Lumo

Delmas - 1888

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
1981/4424
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
A= 20,8 cm; An= 28,3cm
Data:
1888
Describapena

Eramailearentzako hiru akzio. Bakoitzak 500 pezetako zenbatekoa du, eta 1888ko ekainaren 1ean jaulki zituen Compañía del Ferrocarril de Amorebieta a Guernica y Lumo etxeak. Sozietate anonimo hori Bilbon helbideratuta zegoen, eta 1885eko uztailaren 17an eratuta notario aurrean, 1.250.000 pezetako kapital sozialarekin, 2.500 akziotan banatuta. Hiru akzio hauek 332, 333 eta 334 zenbakikoak dira. "Viuda Delmas" tipografian inprimatu zituzten, Bilboko Posta kaleko 8.ean. 1885eko uztailaren 17an eratu zen Comapañía del Ferrocarril de Amorebieta a Guernica y Lumo, 1.250.000 pezetako kapital sozialaren arabera, 2.500 akziotan banatutakoa. Akziodun nagusien artean hauek zeuden: kontzesioduna bera, Luis Landecho, eta pertsonaia ospetsuak, besteak beste, Urkijoko markesa, Montefuerteko kondea, Manuel Allende Salazar, Antonio Comyn y Crooke, Fernando Landecho y Urries, Manuel Mª Gortazar, Gabriel Mª de Ibarra, Pedro de Gandarias, Luis de Zubiria eta Ramón Bergé.Ustiatzeko enpresa eratu eta gero, bide berria eraikitzeko lanei ekin zieten. Pablo Alzola ingeniari entzutetsuak zuzendu zituen, eta Luis de Landechok berak parte hartu zuen estazioen proiektuak idaztean. Trenbide berria eraikitzeko lanak erritmo onean gauzatu zituzten, eta, hartara, 1888ko uztailaren 23an lehen trena ibili ahal izan zen, probatan, Zornotza eta Gernikako geltokien artean. Aste batzuk geroago, abuztuaren 13an, burdinbide berria inauguratu zuten.Bide horrek izan zuen arrakasta ikusirik, sustatzaileek ibilbidea luzatu zuten Bermeorantz, eta 1893ko martxoaren 15ean lehenbiziko trenak iritsi ziren Sukarrietako geltokira. Bermeorako linea 1955eko abuztuaren 16an amaitu zen.

Eraskuketak

1989-1990. Delmas. Bizkaia en el siglo XIX a través de una familia de impresores / Delmas, Bizkaia XIX.mendean inprimatzaile familia baten bitartez aztertuta. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 1989/11/16-1990/02/04.

1990. 1989.ko Eskuraketak / Adquisiciones 1989. , Euskal Museoa-Museo Vasco. 1990/06/06-1990/07/29.

Multimedia galeria