Hutsean grabatutako irudia, metalezko xaflan eta paper gainean estanpatua. Gerrako eszena bat erreproduzitzen du, Iruñeko setioa, hain zuzen. 1823an gertatu zen, "San Luisen Ehun Mila Semeak" izeneko armada frantsesak, Angulemako dukearen agindupean, inbaditu zuenean. Zehazki, Espainiako proiektu liberala (hirurteko liberala) amaitu eta artean errege konstituzionala zenari, Fernando VII.ari, botere absolutua itzultzea izan zen inbasio horren helburua. San Luisen Ehun Mila Semeen espedizioa ia-ia paseo militar bat izan zen. Oste liberalak atzera egiten joan ziren, ia aurre egin gabe. Donostia eta Iruñea, ordea, salbuespenak izan ziren, aurre egin baitzuten eta setioa ezarri baitzieten. Goiburuan, jatorrizko argitalpenaren izena dago: "France Militaire". Oinean izenburu hau du: "Siège de Pampelune".