EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Kristo Hilaren gaineko Dolua, Kalbario bideko Erorikoa eta Pizkundearen triptikoa

Coecke, Pieter

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
0453
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Taula gaineko olio pintura
Neurriak:
111 x 152 cm (osoa) 111 x 70 cm (erdiko taula) 111 x 41 cm (alboko taulak unitate bakoitzean)
Gaia:
Data:
1530 aldera
Sarrera-data eta -datuak:
1999. Gasteizko Elizbarrutiko gordailua. San Millan Parrokia, Villamaderne (Araba)
Kreditua:
Gasteizko Elizbarrutia. Donemiliagaren parrokia. Villamaderne (Araba)
Describapena

Taula hau Villamaderneko (Araba) Done Millan parrokiatik dator.

Ezkerreko taulan Kalbarioko bidea ageri da, erdikoan, Lantua, eta eskuinean, Pizkundea, eta, hondoan, hiru tauletan jarraitutasuna duen paisaia.

Erdiko taula Quentin Massys-en 1511ko Lantubatean inspiratuta dago, gaur egun Anberesko Arte Ederren Museoan dagoena. Beste margolari batzuek ere oinarritzat hartu zuten lan hori.

Erdiko taulako irudi multzo trinkoa Jesusen gorputzaren inguruan banatzen da, Massys-ena imitatuz, nahiz eta horren taularen formatua etzana den, Coecke-rena ez bezala, bertikala baita; horregatik, taldeak ez du espaziorik eskuinean eta ezkerrean.

Coecke-k, Massys-ek bezala, José de Arimatea jarri du Kristoren buruaren ondoan, Kristoren gorputzari eutsiz, baina, formatuaren ondorioz, Nicodemoren ohiko posizioa aldatu du, eta Salbatzailearen oinetan dagoen Magdalenaren atzean kokatu du. Massys-en konposizioan, aldiz, lehen planoan agertzen da.Beste pertsona batek Kristoren iltzeei eusten die.Ama Birjina, taldearen erdian, belauniko dago, otoitz egiten, hil oihalaren gainean etzanda dagoen Kristoren gorputzaren ondoan.Emakume santuetako batek Kristoren ezkerreko besoa altxatzen du.Minaren adierazpenari eusten diote, eta seriotasun eta zuzentasun keinuak dituzte.Massys-en taulan, adierazgarriagoak dira.

Erdiko taularen hondoan Kalbarioa dago. Muino malkartsua da, eta oraindik ere Kristoren ondoan hil ziren lapurrak daude gurutzeetan.

Ezkerreko taulan Kristo agertzen da lehenengo, Kalbarioko bidean, gurutzearekin, eta haren atzetik talde handi bat doa.Buru babesa eta koraza groteskoz apainduta duen soldadu bat, haserre aurpegiarekin, Kristo kolpatzeko zorian dago.Bien ondoan, keinu larriarekin, Simónzireneoak Kristori gurutzea eramaten lagundu nahi dio.Atzealdean dorre handi bat nabarmentzen da nondik jendetza ateratzen baita. Estilo arkitektoniko zehaztugabekoa da, ez da ez estilo klasikokoa ez gotikokoa.

Eskuineko taulan, Kristo berpiztua ageri da, kapa gorri batekin, zutik, zigilatuta dagoen hilobiaren gainean. Eskuan gurutze garailea eta garaipenaren estandartea ditu, heriotzaren gaineko garaipenaren intsignia, eta eskuin eskuarekin bendizioa ematen du.Lau soldaduk hilobia zaintzen dute, baina bakarra dago esna, mirariaren lekuko, zeinek mirariarekin beldurtuta, ezpata zorrotik ateratzen baitu.Jantzi deigarriak dituzte, eta, horien artean, armadura bat nabarmentzen da. Armadura horren apaingarri nahasietan margolariak bere trebezia erakusten du.

PieterCoecke (1502-1550) Anberesko San Lucas Gildan inskribatu zen, 1527an.Ondoren, Jan vanDornicke maisuaren tailerrean lan egin zuen, hiriko aktiboenetako bat.Maisuaren alabarekin ezkondu zen, eta maisua hil zenean haren tailerra oinordetzan hartu zuen.Coecke-k Jan vanDornicke-ren konposizioak eta ereduak jarraitu zituen, Anberesko estilo manieristakoak, baina Italiara 1525ean egindako bidaian ezagutu zuen italiar estiloa gehituta.Poliki-poliki Italiako modeloetara hurbiltzen joan zen.

Eraskuketak

1921. Atzera begirako artearen erakusketa. Burgosko Katedralaren VII. mendeurrena. Burgos, San Jose Seminarioa. 1921/07/20-1921/09/30.

Arte flamenkoa Espainiako bildumetan. 1958. Brujas (Belgika), Groeningemuseum. 1958/07/06-1958/08/31. 1958. Madril, Espainiako Arte Lagunen Elkartea. 1958/10/21-1958/12/31.

Flandesko taulak Donejakue Bidean. 1999. Logroño, Jauregiko Elizaren klaustroa. 1999/03/12-1999/04/18. 1999. Oviedo, Kultura Fundazioa. Oviedoko Udala. 1999/04/23-1999/05/27. 1999. Leon, Gaudí Kultur Aretoa. 1999/05/31-1999/05/27. 1999. Palentzia, Caja España Don Sancho Kultura Aretoak. 1999/07/05-1999/07/02. 1999. Santo Domingo de La Calzada (Errioxa), Santo Domingo de La Calzadako katedrala. 1999/08/10-1999/09/15. 1999. Madril, Santander Central Hispano Fundazioa. 1999/09/28-1999/11/07.

Erreferentzia bibliografikoak

Relación de los objetos de arte existentes en el incipiente Museo Diocesano , Boletín Oficial del Obispado de Vitoria , LIX urtea, 12. zenbakia. 1923/06/15, 312 or.

VERÁSTEGUI, Jaime. El Museo Diocesano de Vitoria , Vitoria, Revista Ilustrada , 1. 1924ko abuztua, 52 or.

Exposición de arte retrospectivo. VII Centenario de la Catedral de Burgos. Catálogo general. Burgos, Aldecoa Moldategia, 1926, 19 or.

MARTÍNEZ DE MARIGORTA, José. Álava y sus alrededores: 34 fotograbados. La casa de Álava (Archivos, Bibliotecas y Museos Provinciales). Vitoria, [s. n.], 1945?, 57 or.

MARTÍNEZ DE MARIGORTA, José. Un rápido bosquejo de los depósitos diocesanos y del museo del Prado en la Casa de Álava , Vida Vasca , 22. 1945, 43 or., il. z/b. 43 or.

ANTOMAR. La Casa de Álava. Recuerdos, tradición e Historia en el Museo , Vida Vasca , 30. 1954, 59 or.

GAYA NUÑO, Juan Antonio. Historia y guía de los Museos de España. Madrid, Espasa-Calpe, 1955, 770 or.

PAULEWS M.H. Arte flamenco en las colecciones españolas [katalogoa]. Madrid, Arte Ederretako Zuzendaritza Nagusia, 1958, 84 or., 85 or. il. z/b

PORTILLA VITORIA, Micaela J.; et al. Catálogo de la exposición sobre Vitoria y la época de Adriano VI en El Portalón , Boletín de la Institución Sancho el Sabio , IV. urtea, IV. liburukia, 1-2 zenbakiak. 1960, 250-251 or., XXXIV irudia il. z/b.

PORTILLA VITORIA, Micaela Josefa. Tablas y trípticos flamencos , En: PORTILLA VITORIA, Micaela J.; et al. Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: Ciudad de Vitoria. Vitoria-Gasteiz: Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal , 3. liburukia. 1968, 334-336 or., il. z/b. 547-548 or., il. kol. 549 zk.

FRAILE, Mª Asunción. Cristóbal González de Quesada un "médico de cuadros" , Norte Expres . 1971/09/06, 10 or.

BEGOÑA AZCÁRRAGA, Ana de; Mª Jesús BERIAIN; Felicitas MARTÍNEZ DE SALINAS. Museo de Bellas Artes de Álava. Vitoria-Gasteiz [katalogoa]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1982, 24 or., 31 or. il. z/b

BEGOÑA AZCÁRRAGA, Ana de. Errenazimentuko pintura Araban , En: JOVER LAGUARDIA, Joaquín. Errenazimentua II: Araba eta Iparraldean. Donostia: Kriseilu (Euskal Artearen Historia) . 1992, 58 or.

ECHEVERRÍA GOÑI, Pedro L. Las artes en el Renacimiento , En: LLANOS ORTIZ DE LANDALUCE, Armando. Álava en sus manos. Vitoria-Gasteiz: Caja Provincial de Álava-Arabako Kutxa , 4. liburukia. 1983, 133 or.

ECHEVERRÍA GOÑI, Pedro Luis.; Jesús María GONZÁLEZ DE ZARATE. Vitoria Renacentista [diapostiben koadernoa]. Vitoria-Gasteiz, Vitoria-Gasteizko Udala, Kultura Saila, 1985, [12] or.

ECHEVERRIA GOÑI, Pedro L. Renacimiento , En: GONZÁLEZ DE SAN ROMÁN, Miguel (zuz.). Vitoria-Gasteiz en el Arte. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala , 2. bolumena. 1997, 350 or.

ECHEVERRÍA GOÑI, Pedro L. El retablo de san Blas de Hueto Abajo. La manifestación del renacimiento en Álava: Estudio histórico artístico y restauración. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia , 2004, 20, 22 or.

ANDRÉS ORDAX, Salvador. Arte , En:FERRER REGALES, Manuel; et al. País Vasco. Madrid: Publicaciones de la Fundación Juan March, (colección Tierras de España) . 1987, 248 or.

GONZÁLEZ DE LANGARICA, Alberto. Un tríptico de Ysenbrandt en la casa del cordón, Vitoria , Kultura. Cuadernos de cultura , 10. 1987, 41 or.

CASTAÑER LÓPEZ, Xesqui. Imágenes y artistas en el Renacimiento del País Vasco: el caso alavés , Kobie Arte Ederrak , 5. 1988, 111 or.

CASTAÑER LÓPEZ, Xesqui. Mito y religión en la plástica alavesa (1450-1650) , Azterlanak , 18. 1989, 190 or.

APRAIZ BUESA, Ángel de. El Tríptico del Descendimiento, Caída con la Cruz y Resurrección. Museo de Bellas Artes de Álava , Gaceta Municipal de Vitoria-Gasteiz . 1997/03/22, 16-17 or., il. kol. 16 or.

MARTÍN MIGUEL, Mª Ángeles. Arte y cultura en Vitoria durante el siglo XVI. Vitoria-Gasteiz, Gasteizko Udala, 1998, 426-427 or., 436 or. il. z/b

FERNÁNDEZ PARDO, Francisco [koordinatzailea]. Las tablas flamencas en la Ruta Jacobea [katalogoa]. Donostia-San Sebastián, Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Elizbarrutia, 1999, 258-261 or., 259 or. il. kol.

LÓPEZ LÓPEZ DE ULLÍBARRI, Félix. Sarrera , En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; Arantza DABOUZA SALCEDO (koor.). Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Vitoria-Gasteiz: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa . 1999, 18 or., 23 or., 27 or.

SÁENZ PASCUAL, Raquel. Oholaren Saila , En: LÓPEZ LÓPEZ DE ULLIBARRI, Félix; Arantxa DABOUZA SALCEDO (koor.). Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa. Vitoria-Gasteiz: Elizbarrutiko Arte Sakratuaren. Museoa . 1999, or. 145

SÁENZ PASCUAL, Raquel. Nuevos datos de pintura medieval y renacentista a través del fondo fotográfico de G. López de Guereñu (ATHA) , Liño: Revista Anual de Historia del Arte , 11. 2005, 74 or.

ZORROZÚA SANTISTEBAN, Julen. Errenazimenduko Artea Araban. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1999, 81-82 or.

El Museo Diocesano de Arte Sacro: una oferta cultural poco conocida , Gaceta Municipal de Vitoria-Gasteiz , Bigarren garaia, 11. zenbakia. 2001eko abendua, 25 or.

PLAZAOLA ARTOLA, Juan. Del Gótico al Renacimiento , En: Historia del Arte Vasco. Lasarte-Oria: Ostoa S.A. , 2. bolumena. 2002, 404 or., il. z/b. 404 or., il. kol. 404 or.

PLAZAOLA ARTOLA, Juan. Platereskoa eta Errenazimentuko Artea [CD-ROM]. Lasarte-Oria, Ostoa S.A., 2003.

MARTÍNEZ DE SALINAS OCIO, Felicitas ; J. José USABIAGA URKOLA. Arte Medieval , En: CASTAÑER, Xesqui (ed.). Arte y Arquitectura en el País Vasco: El patrimonio del románico al siglo XX. Donostia-San Sebastián: Nerea . 2003, 51 or.

Arteak eta elizak eskutik egindako bilakaera ikusga , Berria . 2004/04/22, 10 or.

ARREGUI BARANDIARAN, Ana; Edurne MARTÍN IBARRARAN. El Palacio Augustín Zulueta. De residencia familiar a Museo de Bellas Artes de Álava. Arabako Foru Aldundia, 2016, 138 or. ir. z/b

ARRIZABALAGA SALGADO, Víctor. Entre lo visible y lo invisible. El coleccionismo de arte en Bizkaia y Álava durante el siglo XX. Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia. Euskara eta Kultura Saila, 2016, 260 or. ir. kol.

ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa eta haren bilduma. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2020, or. 26, 28, 62-63, 72, ir. z/b 30, ir. kol. or. 72

Lotutako erreferentzien zerrenda

BERMEJO MARTÍNEZ, Elisa. "Pinturas inéditas de Pieter Coecke, conservadas en España", Archivo Español de Arte , 214. 1981, 268-272 or.

Interneteko baliabideak

"Eraistea, Erortzea Gurutzearekin eta Berpiztea [Photo Araba]" [Kontsulta: 03/12/2022]

"Negarra hildako Kristorengatik [Photo Araba]" [Kontsulta: 03/12/2022]

"Adriano VI .aren erakusketa. Triptikoa. Anberesko eskolako eraistea, haritz-zura, XVI. mendea. Probintziako museoa. Gotzaindegiaren jabetza. 79. kat. zk. [Photo Araba]" [Kontsulta: 03/12/2022]

"Coecke van Aelst, Pieter [Errege Bildumen Galeria]" [Kontsulta: 29/11/2024]

"Coecke van Aelst, Pieter [Prado Museoa]" [Kontsulta: 15/02/2021]

"Pieter Coecke van Aelst [Wikipedia]" [Kontsulta: 29/11/2024]

"Tríptico de la Piedad [Royal Flemish Art]" [Kontsulta: 29/11/2024]

"Triptyque de la Déploration [BaLat. Belgian Art Links and Tools]" [Kontsulta: 29/11/2024]

"Cristo hilaren gaineko dolua, Kalbarioko bideko erortzea eta Berpizkundearen triptikoa [Auñamendi Entzikolpedia]" [Kontsulta: 2025/09/26]

Dokumentuak
Jatorria
  • Donemiliagako parrokia, Villamaderne, Araba
  • Gordailua Elizbarrutiko Museoan (Seminarioa), Gasteiz
  • 1942. Gordailua Museo Probintzialean (egungo Arabako Arte Ederren Museoa)
  • 1999. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordailua

Bistak.

Bistak erakusketan.