EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Tamarindo

Cárdenas, Marta

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
00532
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Litografia paper gainean
Neurriak:
76 x 56 zm
Data:
1989
Garaia:
XX. Mendearen azken laurdena
Describapena

Madrilen bizi den egile donostiarrak Gipuzkoako Artisten Elkartean hasi zuen bere prestakuntza artistikoa, eta, ondoren, Madrilgo San Fernando Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Une jakin batetik aurrera, bere interesa aire zabalean egindako paisaian ardaztu zuen, non saiatzen zen bere inpresioak sotiltasunez eta sintesirako borondatez atzematen. Paisaiarako erreferenteak bilatzeak eragin zion ekialdeko kulturekiko lilura -- hasieran Txina eta Japonia, eta aurrerago India --. Lan honetan, ekialdeko kaligrafia gogorarazten duen eta pintzelez egina dirudien trazu beltz eta adierazkorra ikusten dugu. Kaligrafia-lerroa lausotu egiten da gune jakin batzuetan, baina hutsune horiek funtsezkoak dira, musikan isiluneak bezala. Izenburuak berez Afrikakoa den baina beste kontinente batzuetan ere landatzen den arbola bati egiten dio erreferentzia. [A.L.C.]

Erreferentzia bibliografikoak

Bernabe Aranberri, Ainhoa (koordinazioa). Gobernuaren artea : Eusko Jaurlaritzaren artelanen bilduma. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2021. 267 or., (122-123 or.)

Multimedia galeria