Zeharkako ehundegia deritzon eskuz egindako artisau lana dugu honakoa, osagarri hauetaz hornitua: armazoia, oihala biltzeko ardatzak, liza bi, oinohol bi, anezka, orrazia eta jarlekua.
Ehundegian, gainera, anezkako mozorka hutsak nahiz beteak uzteko balio duen ohol bat ere ikus daiteke, lerrokada paralelo eta zeiharrak osatuz sartu diren hainbat iltzez horniturik.
Garmendia, J.A. El tejedor o auntzale , Cuadernos de Etnologia y Etnografía de Navarra , Año VII, nº 21. 1975.
Bildumen Gida = Guía de Colecciones. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2002, pp. 262-263