Irudian sendategiko patio txikia ikus dezakegu adin txikiko haur batzuk beren oheetan atseden hartzen, erizain batek eta zenbait medikuk zaintzen dituztela. Ikuspegi garai bat aukeratu da eszena osoa ahalik eta hobekien jasotzeko. Pertsonaia guztiak kamerari begira daude, erizain bat izan ezik. Egileak haur pobreentzako tuberkulosiaren aurkako sendategi bati buruz ABCrako egin zuen argazki erreportaje bati dagokio irudi hau. Malvarrosa hondartzan 1914an zabaldu zen sendategi honi "Sanatorio marítimo de la Malvarrosa" deitu zioten eta Pérez Feliu doktorearen nekaezintasunari eta lanei esker eraiki zen. Urte haietan biztanle babesgabetuenez arreta hartzen saiatzen zen gizarte ekimen bati erantzuten zion eraikin honek.