EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

"Colocación de la última piedra de las obras del puerto de Bilbao"

Blay y Fábregas, Miguel - 1902

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
AAAA/1589
Objektua:
Gaiak:
Neurriak:
D= 10 cm
Data:
1902
Describapena

Bilboko portuko lanetako azken harria kokatzearen oroitzapena egiteko irarritako domina. Hain zuzen, 1902ko irailaren 7an kokatu zen harri hori. Aurkia: garabi baten besoa eta langile bat harrizko bloke bati eusten; ezkerrean bi irudi femenino ditu, Zientziaren eta Fortunaren alegoriak, eta eskuinean Neptunoren irudia, zientziak eta aberastasunak lagundutako lanak itsasoa nola mendera dezakeen sinbolizatuz. Ifrentzua: bi itsasontzi (antzinako itsasontzia eta lurrun "modernoa", iragana eta oraina sinbolizatuz), portuaren sarrerarantz gerturatzen. Goiko aldean, lau lerrotan, idazkun hau dago: "COLOCACION DE LA / ULTIMA PIEDRA / DE LAS OBRAS DEL / PUERTO DE BILBAO". Exergoan data hau dago: "7 SEPTIEMBRE DE 1902". Bizkaiko Aldundiak Miguel Blay eskultore katalanari agindu zion (Victor Chavarriri egindako monumentuaren egilea da era berean), portuko lanak amaitu zirela-eta, emateko. Ekitaldi horretara errege-erreginak joan ziren.

Interneteko baliabideak

"La colocación de la última piedra del Puerto" [Kontsulta: 27 julio 2016]

"Inauguración del puerto de Bilbao, por Miquel Blay (1902)" [Kontsulta: 8 febrero 2022]

Multimedia galeria