EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

"Colección Camarada. De la tierra a la luna". Ediziorako materiala

Bernal Romero, Antonio (1924 - 2013)Borné Muruaga, FélixEditorial Sima (Bilbao)1975 -1976

Describapena

"Camarada" bildumakolaugarren alea inprimatu eta editatzeko prozesuarekin lotutako materialak. Bilboko Editorial Sima etxeak kaleratu zituen, eta ale honek, zehazki, "De la tierra a la luna" izenburua du, Julio Verneren jatorrizko testuarekin. Hain zuzen, material hauek daude: - Jatorrizko marrazkiak, tinta beltzarekin egindakoak paper begetalaren gainean, lanaren barneko ilustrazioenak. Zehazki, 12 marrazki dira, jatorriz Félix Bornérenak. - Laneko ilustrazio guztien paper gaineko inprimatzea (11). Orri batean kokatuta daude, Informazio eta Turismo Ministerioko Argitaratze Erregistroko zigiluak jarrita eta erregistro zenbakia eskuz idatzita: "Galerada Nº 34 Exp. 12947/75". Eta Herri Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren bigarren zigilua dago estanpatuta, 1976ko apirilaren 6ko data duena. - Laneko lehen koadernotxoaren konposizioaren zirriborroa (lehen orrialdetik hamaseigarrenera), gida muntatzailearentzat. Testuak eta ilustrazioak itsatsita ditu. - Barneko orrien inprimatzea, lau koadernotxotan banatuta. Galera-probak zuzenketetarako. - Jatorrizko marrazkia, ur-pintura kartoi gainean, aurreko azalaren ilustraziorako erabilia. Sinadura eta urtea du: Antonio Bernal Romero, 1975. -Aurreko azalaren inprimatzea, Informazio eta Turismo Ministerioko Argitaratze Erregistroko zigilua duena. - Kanpoko azalen inprimatzea. Félix Borné Muruagaren (Bilbo, 1920-1996) artxibo pertsonalekoa da. Marrazkilaria eta istoriotxo eta komikietako gidoilaria izan zen, besteak beste, pertsonaia hauen sortzailea: "El hombre de la Estrella", "La máscara verde", Carlos Cid, El Tranquilo, Johnny Pecas... Borné Boga argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen 1968an. Arte grafikoen zerbitzuak ematen aritzen zen, gehienbat haur eta gazteentzat ziren lanak eta produktuak editatu eta inprimatzen. 1974an, enpresa hori utzi zuen eta ilustratzaile zerbitzuak ematen aritu zen ondoren Sima (Bilbo, 1975-1981), Orbe (Bilbo, 1978-1980) eta Lecturas Recreativas S.A. (Bilbon sortua 1980en) argitaletxeetan.

Erreferentzia bibliografikoak

Borné, Dossier e ilustraciones , Comicguia. Cuaderno de la Historieta , nº 53, año 26. 2003, pp 4-18 (fotocopia en CAC 10/915)

Multimedia galeria