Berriztapen figuratiboaren ildo horretan Emiliano Barral (1896-1936) Segoviako eskultorea ere koka dezakegu. Barralen eskultura errealismo berriztatzaileari lotzen zaio zuzenean, Julio Antoniok eta Victorio Machok jada abiarazitako bidean. Horientzat, abangoardiako bide horrek akademizismoa utzi eta adierazpen modu berriak aztertzea zekarren. Ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk materian errealismoa bilatzea eta harria eta tailua zuzenean erabiltzearen bidezko teknika ziren, hurrenez hurren.
Barral harginen familia batean jaio zen, eta txikitatik tailuaren lanbidea ederto burutzen zuen. Gazte-gaztea izanda, Parisera joan zen, eta berehala itzuli zen bere jaioterrira, Sepulvedara, hain zuzen ere, herri horretan lan ezberdinak egin zituela. 1917an soldadutza egin zuen Madrilen, eta Juan Cristóbal eskultorea ezagutu zuen. Artista horrek bere estudioa eskaini zion lan egiteko, eta une horretantxe eskulturarako bokazioa erabat agertu zitzaion. 1922an Segovian bizi izan zen bolada batean, eta Antonio Machado edo Fernando Arranz zeramikaria bezalako intelektualen talde batekin harremanetan jarri zen. Hori azkena haren koinatua izan zen beranduago. Garai ona izan zen, horretan Daniel Zuloagaren monumentua edo Antonio Machadoren bustoa bezalako lan garrantzitsuak egin zituela. 1926an Segoviako Aldundiaren pentsio bat eskuratu zuen, eta horri esker, Italiatik bidaiatu eta Errenazimentuko maisu ospetsuak ezagutu zituen. Handik itzulitakoan, Madrilen bizi izan zen, eta bere aldi helduena eta emankorrena sortu zen. Baina 1936ko azaroan Madrilgo frontean hil zen, tamalez.
Arabako Arte Ederren Museoko bildumaren zati den lana, Juan Etxebarriaren bustoa, hain zuzen ere, Barralek gehien landu zituen generoetako baten adibide ona da: erretratua. Kareharrian zizelkatutako pieza bat da. Bertan Juan Etxebarria margolaria irudikatzen da, horrek bere garaiko intelektual askoren erretratuak ere egin zituela. Kareharrizko bloke horretatik margolariaren lepoa eta burua ateratzen dira, oso ezaugarri fisiko markatuak dituztenak: aho eta sudurraren biribiltasuna, eta atzerantz orraztutako ileak nabarmendutako kopeta irtena. Hona hemen Josefina Alixek ezaugarri horien gainean dioena: "...retratos espléndidos, secos, recios y fuertes, de profunda raigambre castellana, en los que se aprecia la enorme fortaleza de su talla, su honradez y sinceridad".
1986. Valle-Inclán y su tiempo hoy. 1986 cincuentenario. Madril, Arte Ederren Zirkulua. 1986/03/18-1986/04/20.
Esculturas en pequeño formato. 1992. Amurrio, Araba, Kultur Etxea. 1992/07/01-1992/07/31. 1992. Legutio, Araba, Vital Kutxako Erakusketa Aretoa. 1992/09/01-1992/09/30. 1992. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 1992/10/01-1992/10/25. 1992. Laudio, Araba, Kultur Etxea. 1992/10/30-1992/11/12. 1992. Agurain, Araba, Kultur Etxea. 1992/11/28-1992/12/08. 1994. Laguardia, Araba, Palacio Upeltegiak. 1994/07/01-1994/07/31.
2000-2001. Museos de Álava. Un patrimonio desconocido. Madril, Santander Central Hispano Fundazioaren Erakusketa Aretoa. 2000/12/13-2001/02/04.
2006. Eskulturen bilduma. Arabako Arte Ederren Museoa. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2006/07/04-2006/10/15.
2007. Mateo Inurria. Kordoba, Merced jauregia. 2007/05/08-2007/07/08.
2013-2014. Artisten erretratuak eta autorretratuak Arabako Arte Ederren Museoan. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2013/11/14-2014/03/30.
BEGOÑA, Ana de; BERIAIN, Mª Jesús; MARTÍNEZ DE SALINAS, Felicitas. Museo de Bellas Artes de Álava. Vitoria-Gasteiz [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1982, p. 82, il. b/n. p. 101
HORMIGÓN, Juan Antonio. Valle-Inclán y su tiempo hoy [cat.]. Madrid, Ministerio de Cultura. Instituto Nacional de las Artes Escénicas y de la Música, 1986, p. 67, il. b/n. p. 108
DRONDA, Carlos. ¿Esculturas para invidentes?. Este colectivo rechaza la invitación a una exposición itinerante del Museo , Egin . 09/10/1992, p. 5
Esculturas en pequeño formato. Museo de Bellas Artes de Álava [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 1992, il. col. p. 14
GONZÁLEZ, Yolanda. La muestra "Escultura en pequeño formato" recorrerá Álava este otoño , Deia . 09/10/1992, p. 16
PÉREZ DE NANCLARES, Nerea. El Museo de Bellas Artes abre una nueva etapa de exposiciones itinerantes , El Correo Español-El Pueblo Vasco . 09/10/1992, il. b/n. p. 5
El patrimonio histórico de Álava aterriza por primera vez en Madrid , La Razón . 14/12/2000, il.
L. A. Álava muestra en Madrid lo mejor de su patrimonio artístico desde el medievo , El Periódico de Álava . 14/12/2000, il.
Museos de Álava. Un patrimonio desconocido [cat.]. Madrid, Fundación Santander Central Hispano, 2000, pp. 143, 144, il. col. p. 133
ARREGUI BARANDIARAN, Ana. Eskulturen bilduma. Arabako Arte Ederren Museoa [libruxka]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2006, il. col. p. 23
SUÁREZ, F. La escultura reclama su espacio , Diario Noticias de Álava . 19/07/2006, il. [agenda]
Mateo Inurria [cat.]. Córdoba, Universidad de Córdoba. Junta de Andalucía, 2007, il. b/n. p. 435
ARCEDIANO SALAZAR, Santiago. Artisten erretratuak eta autorretratuak Arabako Arte Ederren Museoan = Retratos y autorretratos de artistas en el Museo de Bellas Artes de Álava [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2013, il. col. p. 160 [detalle], il. col. p. 162, p. 197, p. 199
ARCEDIANO SALAZAR, Santiago. Artisten erretratuak eta autoerretratuak Arabako Arte Ederren Museoan = Retratos y autorretratos de artistas en el Museo de Bellas Artes de Álava [folleto]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2013, il. col. s/p
MENDIETA ECHEVARRÍA, Verónica. Juan de Echevarría 1875-1931. Biografía y catálogo razonado [cat.]. Santander, Ediciones Tatin, 2020, il. col. p. 185
"Barral López, Emiliano [Fundación Pablo Iglesias]" [Kontsulta: 22/05/2023]
"Emiliano barral [Biografía RAH]" [Kontsulta: 22/05/2023]
"Emiliano Barral [Museo Reina Sofía]" [Kontsulta: 22/05/2023]
"Emiliano Barral [Wikipedia]" [Kontsulta: 22/05/2023]