EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Agenda

Banco de Bilbao

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
2000/0094
Objektua:
Egileak:
Gaiak:
Neurriak:
A= 11 cm; An= 7'5 cm
Describapena

Poltsikoko agenda, berde koloreko plastikozko azalak dituena, eta barnean bi konpartimendu. Batean telefono agenda gordetzen da eta bestean oharrak idazteko blok bat. Halaber, bolaluma txiki bat du, metalezko karkasa duena.

Urre koloreko estanpazioa du zorroan eta inprimatua agendaren aurreko azalean. Biak ala biak enpresa editoreari dagozkio, Banco de Bilbao, eta garai hartan egiten zuen sustapen kanpainari. Zehazki, kanpaina horretan, banku erakundeak emakumeen zerbitzura zegoen enpresa moduan sustatzen zuen bere burua. "Banco de la Mujer" leloa zuen eta arrosa baten marrazkia, erakundearen izenarekin batera.