EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Gorbea Mendi

Astilleros Euskalduna

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-35
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Itsas modelismoa
Neurriak:
Altzari bitrina: 257cm (luzera)x 154,5cm (altuera) x 46 cm (zabalera) Bitrina: 257cm (luzera) x 76,5cm (altuera) x 46 cm (zabalera)
Data:
1913
Garaia:
XX. Mendearen lehen herena
Kreditua:
Itsasmuseum Bilbao - Bizkaiko Foru Aldundiaren komodatoa
Describapena

Gorbea Mendi itsasontziaren ontziolako-modeloa da 1:50 eskalan egina, egurrezko altzari beira-arasan aurkeztua. Ontziolan bertan edo ontziolaren enkarguz eraikitzen ziren modeloetako bat da, kasu honetan Euskalduna ontziolan. Modelo hauek ontziaren eraikuntzarekin paraleloan eraikitzen ziren. Normalean bizpahiru modelo egiten zituzten: bata ontziola bertarako, bestea ontzi-konpainiarentzat edo armadorearentzat eta beste bat uretaratzearen amabitxia izango zenarentzat edo beste pertsona esanguratsu batentzat. Egurrez eraikia, modeloak oso lan fina, zehaztasun historikoa eta xehetasun maila handiak erakusten ditu.

Gorbea Mendi Euskalduna ontziolan eraikia izan zen 1913an Sota y Aznar ontzi-konpainiaren enkarguz. Ontziolako 23. eraikuntza izan zen. Ontziaren neurriak hauek ziren: luzera 111,24m; zabalera 15,32m; garaiera 8,48m; zingoa 6,90m. Kroskoa altzairuzkoa zuen. Edukiera gordina (TRB): 4291 tona. Karga lehorra garraiatzeko ontzi mota konbentzionala izan zen. 1939tik aurrera Naviera Aznar konpainiaren esku geratu zen eta Monte Monte Moncayo izena jarri zioten. 1940/09/28an Cerdeña inguruan unitate ingeles batek torpedeatu eta minutu gutxiren barruan hondoratu egin zen. Erasoaldian 4 tripulatzaile hil ziren.

Ontzioletako modelogileek normalean, Euskaldunakoak barne, eskuz eraiki ohi zuten ontziaren kroskoa eta kubiertako elementuak: makinillak, lemak, aingurak, bitak, etab. itsas modelismoko etxe espezializatuetan erosten zituzten.

Gorbea Mendi itsasontziaren maketa hustutako egur trinkoarekin egina dago eta benetako ontziaren eraikuntza- eta funtzionamendu-elementu guztiak fidelki erreproduzitzen ditu eskala errealean. Kroskoak obra hila beltzez eta obra bizia gorriz margotuta ditu. XX. mendeko lehen erdiko zama-ontzien ezaugarri izan zen profila nabari zaio: branka zuzena eta ispilu motako popa leunki kurbatua. Ontziaren izena, brankan ageri da, letra zuriz idatzita. Zurezko kubiertan itsasontzietako hainbat elementu nautiko xehetasunez landuta daude: molineteak, aire-hodiak, timoi-gurpilak, bitakorak, tanbutxuak, salbamendu-txalupak, mastak, aginte-zubia eta tximinia horiz margotua eta S&A (Sota eta Aznar) konpainiaren bereizgarria gorriz margotua.