Urruñatik ikusitako Larrun mendiko paisaia honetan Ramiro Arrueren pintatzeko era ondo ikusten dugu. Lapurdira bizitzera joan zenetik, Bilbon, eta batez ere, Aurelio Artetarengadik ikasitako geometriara murriztutako pintura landu zuen. Sarritan iparraldeko paisaia argi planoak eraikitako arkitektura eta orografia bihurtzen dira. Errealitatearen aniztasuna geometriaren bidez garbitzen du, ulertzeko erraza eta kolore aldetik konplexuak diren irudiak bihurtu arte. Cézanne pintorearen irakaspenei jarraituta, natura airez inguratutako formak irudikatu beharrean, begiak ulermenara hurbiltzen dira, eraikuntza plastiko izatera iritsi arte. Beraz, koloreak formak desitxuratu beharrean era sendo batean aurkezten dizkigu itzal eta argien arteko kontrastetan. [I.M.I.]
Bernabe Aranberri, Ainhoa (koordinazioa). Gobernuaren artea : Eusko Jaurlaritzaren artelanen bilduma. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2021. 267 or., (54-55 or.)