Koloretan litografiatutako irudia, Iparraldeko ohitura eszena bat erreproduzitzen duena: baserriak dituen paisaia bat hondoan dagoela, lehen mailan, bikote baten topaketa erreproduzitzen da. Andreak pegarra du buruan, eta iturritik itzultzen ari da; eta gizona, berriz, idi gurdi bat gidatzen ari da. Beheko eta ezkerreko angeluan, egilearen sinadura dago: Ramiro Arrue.