EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Baserritarrak

Arrue, José

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
20/3
Objektua:
Teknika eta euskarria:
Olioa mihisean
Neurriak:
152 x 304,5 cm
Data:
c. 1925
Kreditua:
Artistaren oinordekoen dohaintza 2020an
Describapena

Euskal artearen funtsezko pertsonaietako bat da José Arrue, eta ezaguna da bere maisutasun teknikoagatik —gouachean zein muralismoan— eta landa-aldeko bizitzaren muina estilo erritmiko eta adierazkor batekin atzemateko zuen gaitasunagatik. Baserritarrak lanean, artistak konposizio monumental bat egituratu zuen, azienda ardatz. Art déco estiloak eragindako estetika erabiliz, artelanak kostunbrismoa gainditzen du, eta gizakiaren eta naturaren arteko mendekotasuna nabarmentzen du. Ia zeremoniala den figuren antolaketak eta lerroaren kadentziak maila sinboliko batera goratzen dute eguneroko lana. Espezieen arteko elkarbizitza ospatzen du, landa-aldeko komunitatearen ekonomia- eta identitate-oinarria den aldetik.

(Artearen Ibilbidea BBK VII. Animaliategia, 2026)

Eraskuketak

1925. Exposition internationale des Arts décoratifs & industriels modernes. , Esplanade des Invalides. 1925/04/28-1925/10/25.

2019. José Arrue barrutik. . 2019/11/15-2019/11/23.

2021-2022. Obra Gonbidatua: Arrue anaiak Parisen. Bilbo, Arte Ederren Bilboko Museoa. 2021/11/16-2022/06/26.

Erreferentzia bibliografikoak

José Arrue barrutik [Cat. exp.]. Bilbao, Diputación Foral de Bizkaia, 2019, pp. 10-11, il.

Etxebeste Liras, Onintza. Baserri hedatua. Donostia, Kutxa Fundazioa, 2022, p. 72, il.

José Arrue Laudion : eklipse argitsua = José Arrue en Llodio : eclipse luminoso [Cat. exp.]. Llodio (Álava), [Ayuntamiento], 2022, p. 39, il.

Jatorria

- Parisko Exposition internationale des arts décoratifs & industriels modernes erakusketako eusko-frantses eskualdearen pabiloirako margotua, c. 1925;

- Artistaren bilduma, Bilbo eta Laudio (Araba), 1925-1977†;

- Artistaren oinordekoen bilduma, 1977-2020;

- Aurrekoek museoan gordailutua, 2016-2020;

- Artistaren oinordekoek museoari dohaintzan emana 2020an.

Bistak.

Bistak erakusketan.