Jaiotzak Jaunaren jaiotzaren zikloko gertakari baten edo gehiagoren irudikapenak dira, eta agertoki batean instalatutako irudi eta osagarriak dituzte. Elizetan sortu ziren, Inkarnazioaren misterioa ilustratzeko eta sinestunek hura errazago ulertzeko; geroago, ospetsu bihurtu ziren, eta etxeetara iritsi. XVIII. mendean, Napolin, jaiotzek garapen berezia izan zuten. Izan ere, Karlos III.a erregeak oso gustuko zituenez, nobleen artean modan jarri ziren instalazio oparo eta aberatsa. Beste jaiotza batzuetan ez bezala, jaiotza napolitarrean irudiak oso errealistak dira, eta eszena herrikoiek dute protagonismoa.
Jaiotza horiek artisten familia-tailerretan egiten ziren, seriean, eskari handia zegoelako. Eskultoreek, margolariek, zilargileek, bordatzaileek eta zeramikariek hartzen zuten parte, bakoitzak bere arloan, eta, horri esker, obra osoa eta kalitate handikoa eskaintzen. Adibidez, buruak artista ospetsuek zizelkatzen zituzten, benetako artelanak balira bezala; horregatik daude sinatuta haietako asko.
Jaiotzaren hiru atal irudikatzen dira ondo bereizitako hiru ingurunetan. Gai nagusia, Jesusen Jaiotza, Errege Magoen Gurtzarekin nahasten da, eta biak tenplu klasiko baten hondakinetan kokatzen dira. Tenplu hori Jesusen aurreko erlijioaren sinboloa da, kristautasunak paganismoa gainditu duela adierazteko. Artzainei paisaia arrokatsu baten ondoan ematen zaie jaiotzaren berri. Paisaia horrek natura bukolikoa dakarkigu gogora, zeina oso modan baitzegoen garai hartako pinturan. Azkenik, Napoliko herritarrak daude, eguneroko zereginetan murgilduta, atarietan hizketan, produktuak saltzen edo iturritik bueltan.
Irudiak oso errealistak dira, eta xehetasun handiz eginda daude. Aurpegi desberdinak dituzte denek, eta aurpegiera markatuak, eskuak bezala. Artikulatuak direnez, erraz alda dakieke jarrera, eta hiru eskalatan eginda daude, urruntasunaren ilusioa sortzeko. Gainera, adin eta egoera guztietako pertsonaiak daude. Arropa nabarmentzen da, XVIII. mendeko jantzi napolitarren miniaturazko erreprodukzioak dira, eta klase sozial desberdinak irudikatzen dituzte. Oparoenak zeta bordatuzkoak dira eta xehetasun txikiak dituzte; besteak beste, botoiak, lihazkiak eta parpailak.
Irudiez gain, jaiotza napolitarretan ezinbestekoak dira finimentiak: konposizioa aberasten duten eta ukitu pintoreskoa ematen dioten osagarriak dira. Bizitza errealeko animaliak edo objektuak erreproduzitzen dituzte; esaterako, frutaz, arrautzaz eta barazkiz betetako saskiak, zakuak, adar-sortak...
Teknika mistoa erabili da irudiak egiteko, eta material asko konbinatzen ditu. Gorputza iztupaz eta sokaz estalitako burdin harizkoa da, eta besoak eta hankak, berriz, egur landuzkoak. Buruak edo testinoak terrakotan modelatuta daude, eta oliotan polikromatuta; kristala dute begietan.
Jaiotza honen historiari dagokionez, Italian erosi omen zuen Félix Alfaro Fournierrek, zeina karta-fabrika ezagunaren zuzendaria eta arte-bildumagilea baitzen, eta 1952an, Arabako Foru Aldundiari eman zion dohaintzan. Hainbat urtez Arabako Arte Ederren Museoak artatu zuen eta ikusgai jarri, Carlos Sáenz de Tejada artistak sortutako basamortu-ingurune batean, baina 2003tik Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoko bildumaren parte da. Bertan, hainbat instalazio izan ditu; gaur egungoa, Arabako Jaiotzen Elkartearena da.
BEGOÑA AZCÁRRAGA, Ana de; Mª Jesús BERIAIN; Felicitas MARTÍNEZ DE SALINAS. Museo de Bellas Artes de Álava. Vitoria-Gasteiz [katalogoa]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1982, or. 27, ir. z/b or. 43
PRADA, Juan. El belén más valioso de Vitoria acumula polvo en el Museo , El Correo Español. El Pueblo Vasco . 26/12/1982, p. 5
BEGOÑA AZCÁRRAGA, Ana de. El esplendor del barroco y sus manifestaciones artísticas , En: LLANOS ORTIZ DE LANDALUCE, Armando. Álava en sus manos. Vitoria-Gasteiz: Arabako Kutxa , tomo 4. 1983, or. 154, ir. kol. or. 151
TABAR ANITUA, Fernando. Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko eta Araban inportatutako Barrokoa: Eskultura eta Pintura [kat.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1995, or. 84-85
SÁENZ DE UGARTE, Jose Luis. Félix Alfaro Fournier, prócer del Museo de Bellas Artes , Celedón , 81. 1999, or. 112
SÁENZ DE UGARTE, José Luis. Nacimiento napolitano , Arabako Egunkaria . 17/12/1999.
ORTIZ DE LATIERRO, Zuriñe. La joya que nadie quiere , El Correo Español. El Pueblo Vasco . 12/01/2002, 8 or.
ARTUNDO, Natxo. El Museo de Arte Sacro recupera el valioso Belén Napolitano de Vitoria , El Correo Español. El Pueblo Vasco . 23/12/2003, 4 or.
Napoliko jaiotza [libruxka]. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2003.
La Catedral Nueva expone un Belén de estilo napolitano , El Periódico de Álava . 23/12/2003.
GONZÁLEZ CARRERA, José Antonio. La Navidad de los museos: Vitoria repone un belén napolitano del XVIII , El Correo . 20/12/2004, p. 43
ABAITUA, A. El nacimiento de una gran obra de arte , Diario de Noticias de Álava . 22/12/2005, 7 or.
ZABALETA, María. Restauran un belén del siglo XVIII, de origen napolitano, que se expone en la catedral , El Correo . 22/12/2005, p. 10
El Belén Napolitano logra un galardón nacional por su "puesta en valor" , El Correo . 14/10/2006, p. 72, il. b/n p. 72
AGUINAGALDE LÓPEZ, Itziar; Aintzane ERKIZIA MARTIRIKORENA. Animaliak, sinboloak eta munstroak museoan [libruxka]. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2008.
ALET Restauración S.L. El Belén napolitano del Museo Diocesano de Vitoria-Gasteiz , AKOBE. Ondasunen artapen eta berriztapena , 9. 2008, or. 45-52
TRAVIESO ALONSO, José Miguel. Presepium. En torno al belén napolitano del Museo Nacional Colegio de San Gregorio de Valladolid. Valladolid, Domus Pucelae Kultur Elkartea, 2008, or. 136, ir. kol. or. 136
PEÑA MARTÍN, Ángel. El gusto por el Belén Napolitano en la Corte española , En: ARCE, Ernesto; Alberto CASTÁN; Concha LOMBA; Juan Carlos LOZANO. Actas del simposio Reflexiones sobre el gusto. Zaragoza, Institución Fernando el Católico, 2012 , 266 or.
ARRIZABALAGA SALGADO, Víctor. Entre lo visible y lo invisible. El coleccionismo de arte en Bizkaia y Álava durante el siglo XX. Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundia. Euskara eta Kultura Saila, 2016, or. 275
ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa eta haren bilduma. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2020, or. 26-29, 110-113, ir. kol. or. 112-113
ARTUNDO, Natxo. Ruta por los otros portales de Vitoria , El Correo . 23/12/2023, 9 or.
LLOMPART, Gabriel; Ramón SÁNCHEZ CUENCA. Belén monumental Napolitano. Siglo XVIII. Fundación Bartolomé March Severa. Barcelona, Fisa, 1973.
GOCKERELL, Nina. Nacimientos. Presepi. Presépios. Köln (Alemania), Bayerisches Nationalmuseum München. Taschen, 1998.
AJAMIL, Clara Isabel; Francisco Javier GUTIÉRREZ. El Belén de Santa María de los Reyes de Laguardia (Álava). Un Belén barroco de movimiento. Vitoria-Gasteiz, Arabako Jaiotzazaleen Elkartea, 2004.
LORENTE CELAYA, Miguel Ángel; Carlos PÉREZ-CABALLERO ALEGRÍA. La Fascinación: El Belén Napolitano de Santo Domingo de la Calzada. Galtzada-Logroñoko Elizbarrutia, 2014.
"Nacimiento napolitano. Museo de Escultura de Valladolid [Kultura Ministerioa]" [Kontsulta: 01/12/2022]
"Conferencia "El Belén napolitano de Patrimonio Nacional", por María Jesús Herrero [Youtube]" [Kontsulta: 09/01/2023]
"Multimedia belén Museo Nacional de Escultura de Valladolid [Kultura Ministerioa]" [Kontsulta: 20/12/2022]
"Nacimiento del Palacio Real. [Ondare Nazionala]" [Kontsulta: 20/12/2022]
"Escenografía Belén Museo de Escultura de Valladolid [You tube]" [Kontsulta: 20/12/2022]
"El Belén napolitano. El Belén de Vitoria-Gasteiz [Madrilgo Arte Kritikarien Elkartea]" [Kontsulta: 08/03/2022]
"Web. Arte Sakratuaren museoa. Vitoria-Gasteiz. Napolitarren Jaiotza" [Kontsulta: 20/12/2022]