Brodatudun kasulla hau Francisco Díaz de Duranaren dohaintza izan zen. Izenak adierazten duen bezala, Durakoa zen (Araba) eta Manilako katedraleko deana izan zen. Arrebari eman zion kasulla eta hark, seme-alabei.Azkenik, haietako batek Durako elizari eman zion. Deanak estola bat, manipulu bat, kaliza estaltzekoa eta korporal multzo bat ere eman zituen dohaintzan, denak berdin apainduta, zeinek Filipinetako jantzi oso bat osatzen baitzuten. Arabako eta Bizkaiko beste parrokia batzuei ere antzeko dohaintzak egin zizkien. Filipinetako ehun brodatuak Filipinetako edo Txinako artisauek egiten zituzten, eta exotikoak eta kalitate handikoak izaten zirenez, oso preziatuak ziren Europan eta Ameriketan, eta modan egon ziren garai hartan. Europako gustuak kontuan hartuta egiten zituzten, eta Manilatik Ameriketara bidaltzen zituzten eta handik Espainiara.
Kasulla berdea da eta hiru zerrenda bertikal ditu; apaingarriak landareak dira, hainbat koloretako zetaz eta urrez brodatuak. Apaingarriak adar luze eta meheak dira, kimuak eta lore txikiak dituzte, eta erroleo eta espiral itxura dute. Erdialdean lore handiak daude, simetrikoki banatuak.
Bi inskripzio ditu; bata lepoaren barrualdean: "FRANCO DIAZ DE DURANA JAUNARENA DA, MANILAKO METRORA ELIZAKO DIGNITATEARENA 1776. URTEA"; eta besteaforroan: "DURAKO HERRIKO JUAN SANTOS DE AYALA JAUNAK, BERE KODIZILOAN, 1850EKO UZTAILAREN 12AN, ELIZA HONI EGINDAKO DOHAINTZA".
Brodatuek deskribatutako kutsu ekialdetarreko apaingarriak besterik ez dituzte eta ez dute ikur kristaurik.
ENCISO VIANA, Emilio (Coord.). Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria: La Llanada alavesa occidental. Vitoria-Gasteiz, Udal Aurrezki Kutxaren Obra Kulturala, 1975, 334 or.
MARTÍNEZ SALAZAR, Ángel. Presencia alavesa en América y Filipinas. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 1988, 135 or.
GONZÁLEZ CEMBELLÍN, Juan Manuel. América en el País Vasco inventario de elementos patrimoniales de origen americano en la Comunidad Autónoma Vasca (referencias bibliográficas). Eusko Jaurlaritza, 1993, 78 or.
MATEO PÉREZ, Armando. Alaveses en Indias, su repercusión social y artística en Álava , En: ESCOBEDO MANSILLA, Ronald; Ana de ZABALLA BEASCOECHEA; Oscar ALVÁREZ-GILA (Editores), Álava y América . 1996, p. 118 y 119
RUIZ GUTIÉRREZ, Ana. El tráfico artístico entre España y Filipinas (1565-1815). Granada, Granadako Unibertsiatea, 2004, 287, 339, 348, 724-725 or., 724 or. ir. kol.
BARRóN GARCÍA, Aurelio. Ornamentos artísticos y donaciones indianas en el norte cantábrico , En: Arte y mecenazgo indiano: del Cantábrico al Caribe . 2007, pp. 365-366
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Un conjunto de arte plumario mexicano en Manurga (Álava) , Sancho el Sabio: Revista de cultura e investigación vasca , 28. 2008, pp. 160 y 166
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Ornamentos filipinos , Noticias desde el triforio , 8. Agosto de 2013, p. 2
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. Ornamentos filipinos en la Catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz y otros conjuntos alaveses , Ars Bilduma. Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historia eta Musika Saileko Aldizkaria , 3. 2013, pp. 88-93, 95-97, il. col. p. 92
RUIZ GUTIERREZ. El galeón de Manila [1565-1815]. Granada, Granadako Unibertsitatea, 2016, 303, 315 or.
ERKIZIA MARTIKORENA, Aintzane; Itziar AGUINAGALDE LÓPEZ. Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa eta haren bilduma. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2020, or. 100-101
BARTOLOMÉ GARCÍA, Fernando R. "Poder, imagen y políticas donativas de las élites locales en la catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz durante la Edad Moderna" en IMIZCOZ BEUNZA, José María; Elena LLORENTE ARRIBAS (coord.), Entre el Imperio y la Comunidad. Recursos globales, patronazgo y hegemonías locales en la primera globalización (Provincias vascas y Reino de Navarra, siglos XV-XVIII). Madrid, Sílex Ediciones, 2023. pp. 321-363, 360-362 or.
AGUINAGALDE LÓPEZ, Itziar. Liturgia [libruxka]. Vitoria-Gasteiz, Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa, 2022.
"El tráfico artístico entre España y Filipinas (1565-1815) [Granadako Unibertsitateko biltegia] " [Kontsulta: 2004]
"Ornamentos filipinos [Santa Maria Katedrala Fundazioa]" [Kontsulta: 2013]