Valladoliden ikasketak egiten eta Erroman, Parisen edo Madrilen prestakuntza artistikoa hartzen eman zuen denbora alde batera utzita, Amarica Gasteizen bizi izan zen, guztiz integratuta bai bere familian bai hiriko gizartean eta arte inguruneetan. Hirian ospe handia zuen, baita gainerako artisten adiskidetasuna ere. Guztien artean nabarmentzen da beste margolari arabar handiarekin, Ignacio Díaz Olanorekin izan zuen adiskidetasuna.
Bere margolanetarako ikuspegien bila egiten zituen bidaietan ez zen etxetik asko urruntzen. Arabako txokoak eta Euskal Herriko kostaldeak eta mendiak behin eta berriz jaso zituen bere obran. Errioxan, ordea, hain berezkoak zituen paisaia berde-urdinen kontrastea aurkitu zuen margolariak. 1924tik aurrera eta 30eko hamarkadan zehar egindako hainbat margolanetan ageri dira probintzia horretako bazterrak, bai eta Arabako Errioxakoak ere. Bastida, Santo Domingo de la Calzada, Haro, Islallana edo Iregua ibaiaren ertzak, besteak beste, pintatzera joan zen Amarika, bere koaderno, pintzel eta oihalak hartuta. Hantxe, hirigunea urrunetik ageri den Bastida ilunabarreko eguzkitan. Udazkena izeneko pintura honetan ikusten dugunez, jaso ahal izan zituen Errioxako zeru urdin-urdina, harriaren eta lurraren hori eta laranja beroak, herriaren ikuspegian traba egin eta eraikinetako batzuk ezkutatzen dizkiguten zuhaitzen tonu gorrixka bortitzek areagotuak.
1935. Fernando de Amárica. Bartzelona, Galerías Layetanas. 1935/06/21-1935/07/31.
El pintor Fernando de Amárica. 1986. Gasteiz, Amarica Aretoa. 1986/11/06-1986/11/27. 1987. Gasteiz, Bilboko Arte Ederren Museoa. 1987/03/06-1987/04/24. 1987. Donostia, Erakusketa-gela. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala. 1987/06/30-1987/08/04.
1989. Fernando de Amárica. Bilbo, Banco Bilbao Vizcayako erakusketa aretoa. 1989/04/01-1989/04/30.
2000. Fernando de Amárica. Iruña, Castillo de Maya Kultur zentroa. 2000/05/18-2000/07/02.
2007. Paisaia-pintura Araban. Pintura generorako hurbiltzea. Gasteiz, Arabako Arte Ederren Museoa. 2007/04/24-2007/09/09.
CAROLIN. Por nuevas galerías. Un gran artista alavés , La Noche . 05/07/1935, p. 1
PANTORBA, Bernardino de. El pintor Fernando de Amárica: ensayo biográfico y crítico. Vitoria, Fundación Amárica, 1965, p. 51
Homenaje al pintor Fernando de Amárica 1866-1956 [folleto]. Vitoria, Diputación Foral de Álava; Fundación D. Vidal y D. Fernando de Amárica, 1966, s/p
MARTÍN DE RETANA, Jose María (dir). Fernando de Amárica. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1973-1983, il. col. p. 176
CORREDOR MATHEOS, José; Paloma APELLÁNIZ. El pintor Fernando de Amárica [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Fundación Amárica, 1986, pp. 25, 304, il. col. p. 152
CORREDOR MATHEOS, José; Paloma Apellániz. F. de Amárica. Guía de Exposiciones nº 77 [folleto]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1987, p. [10]
CORREDOR MATHEOS, José; Paloma APELLÁNIZ. F. de Amárica [cat.]. Bilbao, Banco Bilbao Vizcaya, 1989, p. 24, il. col. p. 102
GARCIA DÍEZ, José Antonio. La pintura en Álava. Vitoria-Gasteiz, Caja de Ahorros de Vitoria y Álava, 1990, p. 97
APELLÁNIZ, Paloma. Fernando de Amárica [cat.]. Pamplona, Caja Navarra, 2000, il. col. p. 85
ARCEDIANO SALAZAR, Santiago. Paisaia-pintura Araban. Pintura generorako hurbiltzea = La pintura de paisaje en Álava. Una aproximación al género pictórico [cat.]. Vitoria-Gasteiz, Museo de Bellas Artes de Álava. Diputación Foral de Álava, 2007, il. col. p. 155
Arabako Arte Ederren Museoa. Euskal pinturari leihoak zabalik. 2021eko egutegia. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia, 2020, il. col. s/p. (Noviembre), il. col. s/p. (detalle)
ARCEDIANO SALAZAR, Santiago. El sfumato. Labastida, una villa pintoresca , El Correo . 18/10/2020, p. 64
Ayer en el Museo Provincial. Fueron inauguradas las nuevas salas con la Exposición Amárica , Pensamiento Alavés . 13/06/1966, p. 3