Santutegiaren barruan ezkontza bat ospatzen ari dira eta aldarean, bikoteak, alboetan aitabitxiak dituela, burua eta sorbaldak oihal zuri batez estalita ditu. Ezkontza-beloaren errituaren aurrean gaude, eliza katolikoak ezkontzaren sakramentuari solemnitatea emateko sortua. Indarrean egon zen Vatikanoko II. Kontzilioaren liturgi erreformara arte (1962-1965). Zeremonia hau urte osoan zehar egiten zen, Abendualdian eta Garizuma garaian izan ezik. Ezkontza-beloaren erritua zen eztei-zeremoniaren erriturik esanguratsuena, eta emaztegaiaren burua eta senargaiaren sorbaldak estaltzean zatzan, Sanctus edo Pater Nosterretik hasi eta Jaunartzearen ondoraino. Belo hau zeta zuri eta purpurazko banda bat izan ohi zen. Parrokia batzuetan apaizak gaixoei jaunartzea eramateko edo bedeinkapen santua emateko erabiltzen zuen oihal bera izaten zen. Ezkontza-beloaren erritua ezkontza-batasunaren adierazgarritzat hartu izan da, ohiala uztarri gisa ulertuz. Ezkontza dotorea zenean, beloa senargaiek edo familiak eramaten zuten, eta normalean farfailezko mantelina zuri bat izaten zen (Biblio. 1) Ezkerreko zutabean santutegiko dorre berrirako proposamen bezala ulertzen dugun maketa bat dago (Biblio. 2), eta horrek irudia 1898an datatzeko aukera ematen digu. - Zeremonia bera ikusteko ABA-00512tik ABA-00515era.
Abaitua, Eulalia; Jimenez Ochoa de Alda, Maite. Begoña 1900. Errepublika eta Santutegia = República y Santuario. Bilbao, Euskal Museoa-Museo Vasco, 2005. 281 h, pg. 236-237
VVAA. Ritos del nacimiento al matrimonio en Vasconia. Bilbao, Etniker Euskalerria, 1988.