Cuauhtémoc eskola ontzi mexikarraren modeloa da. Belak zabalduta, kristal eta egurrezko molduradun bitrinan aurkezten da.
Cuauhtémoc eskola ontzia 1981ean eraiki zen Erandioko Celaya ontziolan Mexikoko Itsas Armadarentzat. Brick-barca motako belaontzia, 90,5m-tako luzera, 12m-tako zabalera eta 5,4m-tako zingoak ditu eta 276 pertsonentzako edukiera du. Hiru mastako belontzia da, gurutz-aparejua du, tapiku eta tapikugain belakin.
Celayan eraiki zituzten 4 eskola ontzitik, laugarrena izan zen eta azkena. Aurrena Gloria izan zen, Colombiako Itsas Armadarentzat eraikia 1968an, ondoren, Guayas Ekuadorreko Itsas Armadarentzat 1977an, eta hirugarrena, Simón Bolivar Venezuelako Itsas Armadarentzat 1979an eraikia.