EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Bilbao atoiontzia

Funts-mota/Bilduma:
Inbentario-zk. / Siglak:
B-1102
Objektua:
Beste izendapen batzuk:
Ontzi modeloa
Teknika eta euskarria:
Ontzi modelismoa
Neurriak:
Bitrina: 100 x 63,5 x 41cm (L/Alt/Z) Egurrezko oinarria: 107,5 x 48,5cm
Data:
2010
Garaia:
XXI. Mendearen lehen hamarkada
Sarrera-data eta -datuak:
2010
Describapena

Bilbao lurrunezko atoiontziaren ontzi modeloa, 1:50 eskalan egina. Maketa Itsasmuseumeko modelismo tailerretan eraiki zuten, Itsaslagun Bolondres Elkarteko kideek, 2010ean.

Maketaren kroskoa mukali egurrezko ohol trinkoz egina dago, "ogi eta gantz" sistema jarraituz, eta osagarri guztiak letoizkoak dira, tornuan eta fresatzeko makinan landuak. Modeloak kroskoa beltzez margotua du obra hilean, eta obra bizia egur naturalean ageri da. Bi paleta-gurpil ditu; horietako batek —estriborreko aldean dagoenak— Bilbao izena darama idatzita. Egur bernizatuz egindako ontzigainean, kabinak eta ontziaren elementu funtzionalak xehetasun handiz erreproduzituta daude. Multzotik nabarmentzen diren bi tximinia horiak lurrun bidezko propultsio-sistema azpimarratzen dute. Maketa zurezko oinarri baten gainean aurkezten da, identifikazio-plakarekin.

Bilbao atoiontzia Aberdeen-en (Ingalaterra) eraiki zuten 1876an, Ben Lomond izenarekin. Paleta-gurpilez eta tximinia bikoitzaz hornitutako atoiontzia zen. 1886an, William Watkins-i saldu zioten, eta honek Burmah izena jarri zion. 1889an, berriz, Remolcadores del Cantábrico konpainiak erosi zuen, eta bere erregistro-portu berriaren izena eman zioten: Bilbao. 1901ean, eraberritze baten ondoren, Eduardo de Aznar y de la Sotak bere yate pribatu bihurtu zuen. 1903ko otsailaren 12an, Bilbotik Cádizera zihoala, ur-sarrera baten ondorioz hondoratu zen, Cíes uharteetatik 15 miliatara. Ontzia Navarra fragata jasotzera zihoan, Bilbon ikatz-gabarra bihurtzeko asmoz. Atoiontziaren neurriak: luzera: 36,85m; zabalera: 6,36m; garaiera: 3,33m.

Eraskuketak

2010. Bilboko Portuko atoiontziak. , Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. 2010/07/01-2010/12/31.

Jatorria

Itsasmuseum Bilbaoko Itsaslagun Elkarteko Modelismo Atalak eraikia museoko bildumarako

Multimedia galeria