Artagan Mendi ontziaren uretaratze ekitaldiaren salbamendu-uztai itxurako oroigarria. Oroigarri hau Club Deportivo Klubak igorri zion ontziaren amabitxiari, honek uretaratze ekitaldiko zinta oparitu ondoren. 1917ko ekainaren 11an. Testuarekin batera Sota y Aznar ontzi konpainiaren bandera ageri da, bandera ontziaren izenarekin eta Bilboko itsas bandera.
Borobil formarekin zuriz margotua dago, sokaz inguraturik perimetroan salbamendu-uztai klasikoen antzera. Goiko partean «ARTAGAN-MENDI», idatzia dago urre koloreko letrak margotuta erliebean. Beheko partean berriz, «BILBAO», inskripzioa ageri da, urre kolorez hau ere, ontziaren erreferentziazko portua eta hiria dela adieraziz.