Aizkorri-Mendi ontziaren koloreztatutako argazkia istriborreko aldetik ikusita, portuan amarratuta dagoela. Koadro honek Krupp jaurtigaiaren puntarekin (B-555) batera boto-eskaintza bat osatzen du, Begoñako basilikan egon zena. 1917ko urriaren 22ko gauean, itsaspeko alemandar batek Aizkorri Mendi ontzia kanoikatu zuen, Newcastleetik Bilbora bidean zihoala. Erasoa Mantxako kanalean gertatu zen, Cherburgo inguruan. Urgainen zihoan itsaspekoak 28 aldiz egin zion tiro istriborreko aldera 105mm-tako Krupp kanoiarekin. Nahiz eta galera handiak izan, ontziak ihes egitea lortu zuen, matxurak konpondu eta Newcastlera itzuli ahal izan ziren.
Ontziko makinistak Begoñako Ama Birjinari promesa egin zion, eskifaiak ontziari egindako konpoketekin Bilbora salbu iristen baziren, Santutegira eramango zituela koloreztatuko ontziaren argazki bat eta Aizkorri Mendiri jaurtitako 28 jaurtigaietako baten burua.
Istorio hau koadroak beheko erdialdean gaztelaniaz idatzita daukan legendan irakur daiteke:
"Habiendo sido cañoneado por un submarino el vapor Aizko(r)ri-Mendi en viaje de Newcastle á Bilbao, atravesando el canal; el día 22 de Octubre de 1917. El que suscribe maquinista prometió á su muy amada Madre Virgen de Begoña, colocar en su Santuario un trozo de los 28 proyectiles que recibió el buque y una fotografía del mismo; si con la reparación hecha por los tripulantes, llegaba salvo a su puerto de partida. A-E y C."
Aizkorri Mendi lurrunontzia Erresuma Batuan eraiki zuten 1896an. Sota y Aznar ontzi konpainiaren ontzidia osatu zuen. Lau soto zituen eta burdin mea eta ikatzaren garraioan aritu zen, Bilbao eta Ingalaterra artean.
Begoñako basilika, Bilbo