EU  |  ES  |  EN  |  FR  | 

Museotik Istoriak

ORBEA HAUR KOTXEA

Historia industrialaren egituran, lotura harrigarriak aurkitzen ditugu askotan itxuraz desberdinak diren objektuen artean. Zer ikusi ote dute kapota auto batek, bizikleta batek eta arma batek? Lehen begiradan, inolako loturarik gabeko elementuak diruditen arren, sakonduz gero, horiek lotzen dituen hari bat aurkituko dugu: hodia.

Lehen Mundu Gerran, armagintzak inoiz ez bezalako gorakada izan zuen gatazkaren eskaerak asetzeko. Garai hartako lantegi eta fabriketan armak masiboki ekoizten ziren sortutako eskaera handiari erantzuteko. I Mundu Gerra 1919an bukatzen da. Hutsune hau aprobetxatuko nuke gizarteak berrasmatzeko eta krisi-garaian bizirauteko duen gaitasuna azpimarratzeko.

Herrialde asko Lehen Mundu Gerrak sortutako hondamenditik errekuperatzen ari ziren, Depresio Handiaren ondorioei aurre egiten zieten bitartean.

Gerrarik ez zegoenez, armen eskariak behera egin zuen eta lantegi askok produktu berriak bilatu behar izan zituzten bizirauteko. Egoera horren aurrean, lantegi askok beren asmamena areagotu behar izan zuten, eta bizirik irauteko produktu-lerro berriak bilatu behar izan zituzten. Eibarko Orbea familiak, armagintzarekin lotura estua zuenak, produktu berriak sortu zituen bere ekoizpena dibertsifikatzeko: armak egiteko zuten burdinaz baliatuz, bizikletak eta haur-autoak fabrikatzen hasi ziren.

Hala ere, antzinako haur-kotxeek ez zuten gaur egun kalean ikusten ditugunen antzik. Hasiera batean, haur-kotxeak animalien edo gizakien trakzioarekin funtzionatzen zuten, XIX. mendera arte, eta ez zeuden edonoren esku, ez ziren agertu egun ezagutzen ditugun haur-kotxeen aurrekariak.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, Orbea eta CIA enpresa eibartarrak armagintzarako erabiltzen zuten hodiekin egindako kapota autoa, klase ertaineko familientzako eskuragarri egon zen merkatuko lehen kotxetxoetako bat izan zen.

Orbea eta CIAren haur-kapota, eraldaketa industrialeko eta sozialeko une batean sortu zen, eta ondorioz, ez zen soilik ekoizpenaren dibertsifikazio-beharraren emaitza izan, familiek elkarri eragiteko eta seme-alabak zaintzeko zuten moduaren aldaketaren sinboloa ere izan zen. Istorio honen protagonista den haur-kotxea, seriean egina eta familientzat eskuragarri, berrikuntza esanguratsua izan zen haurren mugikortasunerako. Haurrak, bizitzako lehen hilabeteetan, modu seguru eta erosoan eramateko aukera eman zuen.

Kapota autoak, bizikletak eta armak, bakoitzak bere erara, gizakiak egokitzeko, berritzeko eta ingurunea eraldatzeko duen gaitasuna islatzen dute.

ESPLORATU BILDUMAK

Orbea bizikleta

Armagintzaren Museoa