Museotik Historias
Nekazaritza II
Uzta biltzeko makinak eta beste aurrerapen mekaniko batzuk iritsi aurretik, uzta nekazaritza-egutegi osoko lan garrantzitsuenetako bat zen. Uztaila iristean, nekazariak zereala biltzeko prestatzen hasten ziren. Galburuak, udaren une honetan, urre kolorekoak izaten dira; lehenik goiztiarrenak mozten ziren, garagarra, alegia; ondoren gariarekin, zekalearekin, oloarekin eta artoarekin jarraitzen zen.
Zereala moztea oso jarduera garrantzitsua zen familientzat. Kide guztiak senideekin eta auzokideekin joaten ziren ia beti, garrantzitsua baitzen azkar bukatzea eta alea aletegietan gordeta edukitzea, eguraldi txarra hasi aurretik.
Aintzinan, eskuz mozten zen igitaiarekin. 50eko hamarkadan sega-makina agertu zen, bi gurpil metalikoz eta idiek eramandako hortz batzuez hornitutako makina.
Alea galburuetatik ateratzeko, idaurra erabiltzen zen, abereek azaoaren gainean tiratutako lanabesa. Tresna horri esker, gero, alea eta lastoa bereizi egiten ziren, palak eta urkilak erabiliz jasotako uzta airera botaz.
Gaur egun erabiltzen diren uzta biltzeko makinen aurreko aurrerapen bat eultzaile mekanikoa izan zen, lana erraztu zuena eta 1920tik aurrera gure lurraldean zabaltzen hasi zena. Ajuria enpresa arabarrak Britainia Handian fabrikatutako eultzaileak egokitu zituen, uztaren mekanizazioa ahalbidetuz. Makina bakar batean gari-jo, haizatu eta garbitu egiten zuen.
Garaiak, harrizko pilareen gainean altzatutako zurezko eraikuntzak, aleak gordetzeko ohiko tokiak ziren. XVII. mendearen hasieran artoa agertu zenean, artaburuak lehortzeko eta alea ez txantxartzeko eraikitzen hasi ziren, klima atlantikoko negu luze, heze eta hotzak uzta goiz biltzera behartzen baitu. Garai hauek, Euskal Herriko zonalde batzuetako paisaiaren parte izan dira. Kopuru handiena Nafarroako ipar-ekialdean aurkitu dira, zehazki Aezkoa eskualdean. Baina, Bizkaian eta Gipuzkoan ere bai.
Garaietan bisitari guztiak ez ziren ongietorriak. Xaguak eta bestelako karraskarii batzuk izaten ziren uztara urbiltzen zirenak. Horregatik, mota horretako tranpak ohikoak ziren etxe-eremuko despentsetan eta uztak biltegiratzeko espazioetan.
Uzta segurtasunez biltegiratu ondoren, salmentaren unea iristen zen. Nekazariek hurbileko merkatura eramaten zituzten produktuak. Uztaren salmentak, nekazariei diru-sarrerak emateaz gain, komunitatea elikatzen du.
Azkenik, uztondoa erretzeak amaiera ematen dio nekazaritza-zikloari, eta uztaren hondarren alorrak garbitzen ditu, hurrengo ereiteko denboraldirako prestatzeko eta horrela ziklo berri bati hasiera emateko...
ESPLORATU BILDUMAK
Arto-jorratzea
Arte Ederren Bilboko Museoa
[Uzta biltzen]
Arte Ederren Bilboko Museoa
"Tipos y Escenas Vascas. Faenas del Campo"
Bilboko Euskal Museoa