Museotik Istoriak
Alfabetoak
Gizateriaren historian komunikazioa beti egon da presente: hizkuntza, keinuak, seinaleak... Hala ere, urteetan zehar ez zen komunikazioa transmititzeko modu bat egon irauteko bokazioarekin, euren istorioak hurrengo belaunaldiei kontatzeko sistema bat behar zuten.
Dena aldatu zen lehen alfabetoa iritsi zenean. Ezagutzen den lehena, Mesopotamiako sumertarrek duela 5.000 urte baino gehiago landu zuten. Kuneiforme izenez ezaguna zen idazketa-sistema horrek, buztinezko oholtxoetan inprimatutako zeinuak erabiltzen zituen estilete baten laguntzaz, eta sumertarrei legeak eta merkataritza-transakzioak erregistratzeko aukera eman zien.
Handik ez oso urrun, antzinako Egipton, eskribauek hieroglifoak erabiltzen zituzten. Idazketa-sistema honek zibilizazioaren historia eta kondairak iraunarazteko modua izan zen.
Baina, nola eboluzionatu zuen alfabetoak gaur egunera iritsi arte? Egiptoarren aurrerapenen ondoren, feniziarrak iritsi ziren, eta ondoren, greziarrak. Azken hauek alfabetoa hartu eta berea egin zuten, bokalak gehituz aldatu zuten, eta idazteko modu hori garatu zuten, filosofiari, zientziari eta politikari buruzko idazkietan islatuz...
Erromatarren garaira arte ez ziren finkatu gaur egun ezagutzen dugun alfabetoaren oinarriak. Erromatarrek alfabeto grekoa moldatu zuten eta horrela sortu zen latindar alfabetoa, egungo hizkuntza moderno askoren oinarria dena. Erromatar inperioaren goraldiari esker, alfabetoa Europako bazter guztietara iritsi zen, Mendebaldeko idatzizko komunikazioaren oinarriak ezarriz.
Aldi berean, beste zibilizazio batzuk beren alfabeto propioak lantzen ari ziren. Indian, brahmi alfabetoak Asia hegoaldeko eskritura asko sortu zituen. Txinan berriz, karaktare txinatarrek gaur egun arte eboluzionatu dute.
Eta, denborarekin, alfabetoak funtsezko tresna bihurtu ziren ezagutza eta kultura transmititzeko. Johannes Gutenbergek XV. mendean inprenta asmatu zuenean, testuen erreprodukzio masiboa ahalbidetu zuen, gizadiaren aurrerapena bizkortuz.
Gaur egun, alfabetoak dira gure komunikazio idatziaren oinarria. Mezuetatik liburuetara, alfabetoek pentsamenduak, emozioak eta ideiak partekatzeko aukera ematen digute.
ESPLORATU BILDUMAK
Errusiar alfabeto berria
Arabako Fournier Karta Museoa
Historiaurrea. Artzaintza
Bilboko Arte Ederren Museoa
Karta sorta alfabetikoa
Arabako Fournier Karta Museoa